Banana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
[[Bananondo]]ak [[Musaceae]] [[familia (biologia)|familiako]] landareak dira. Nahiz eta lehen begiradan zuhaitzak direla iruditu, bananondoak hosto iraunkorreko landare belarkarak dira. Ez daukate benetako [[zurtoin]]ik; horren ordez, hosto gogorrez eratutako sasizurtoina eratzen dute, zenbait espezietan 2 eta 8 metro artekoa izan daitekeena. Hosto handiak dauzkate, 3,5 metrora artekoak. Sasizurtoin bakoitzak banana hori, berde edo gorrien sorta bat ekoizten du, ondoren hil egiten da eta sasizurtoin berri bati leku egiten dio.
 
== Hazkuntza ==
Bananak mordo esekietan hazten dira. Mordo bakoitzak hiruzpalau sorta eta sorta bakoitzak 20 ale eduki ditzake. Fruituak 125 g inguru pisatzen ditu (%75 ura da). Ale bakoitzak kanpo-geruza babesgarria (azala) dauka eta barrua haragi jangarriz osatuta dago. Gordinik edo sukaldean prestatuta jan daiteke; mendebaldeko kulturetan barrua gordinik jan eta azala bota egiten da, eta Asia ekialdeko kulturetan barrua eta azala, biak egosita edo erreta, jaten dituzte. Bananak [[B6 bitamina]] eta [[potasio]]a eskuratzeko iturri baliotsua dira.
 
== Ekonomia ==
Bananondoa 107 herrialdetan laboratzen da<ref>{{en}} FAO. [http://www.fao.org/es/esc/en/20953/20987/highlight_28367en.html Bananas Commodity notes: Final results of the 2003 season], 2004</ref>. Banana mota guztietatik, Hego Euskal Herrian batzuetan Kanarietan lanzen den aldaera beste guztietatik bereizten da (gaztelaniaz, "plátano"), baina izatez fruitu bera da. Munduko beste leku batzuetan bi mota bereizten dituzte: banana azkenburuko gisa gordinik jaten den fruitu gozoa da, eta platanoa zurrunagoaden, almidoi gehiago duen eta gehienetan egosirik jaten den fruitua da.
 
== Eragina osasunean ==
{{sakontzeko|Banana baten dosi baliokidea}}
[[Banana baten dosi baliokidea]] ({{lang-en|Banana Equivalent Dose}} edo '''BED''') [[banana]] bakarra irenstean jasotako [[erradiazio]]-dosia da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Environmental Health & Safety|hizkuntza=en|url=https://www.unr.edu/ehs|aldizkaria=University of Nevada, Reno|sartze-data=2020-12-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=banana dose|hizkuntza=en|url=https://enochthered.wordpress.com/category/banana-dose/|aldizkaria=Physical Insights|sartze-data=2020-12-28}}</ref>. [[Energia nuklear]]raren defendatzaileek noizbehinka erabiltzen duten kontzeptu bat da, banana arrunt batek sortutako erradiazioarekiko esposizioa konparatuz erradiazioaren arriskuen ideia bat emateko.
 
Elikagai asko [[erradioaktibo]]ak dira berez, eta bananak bereziki, [[potasio]]an aberatsak direlako. Potasioak % 0,0117 potasio-40 (K-40 [[isotopoa]]) du, eta erradioaktiboa da. Instalazio nuklearren erradiazio-ihesak oso unitate txikietan neurtzen dira (ohikoa da [[Becquerel|becquereletan]] egitea). Arrazoi horien ondoriozko banana baten dosi baliokidearekiko esposizioa alderatuz gero, benetako arriskuen ebaluazio errealistagoa lor daiteke.
 
150 gramo inguruko banana arrunt batean 600 mg potasio daude [396 mg 100 gramo bakoitzeko], 0,070 mg potasio erradioaktibo dituena - 18,5 becquerel. Banana arruntaren batez besteko profil erradiologikoa, beraz, 120,37 becquerel da [[kilogramo]]ko. 365 platanoren dosi baliokidea (egunean bat urtebetean) 0,036 mSv-koa da urtebetean. Konparazioz, [[Lurra|Lurreko]] erradiazio naturala 2,4 mSv-koa da urtean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2009-02-05|url=https://web.archive.org/web/20090205040744/http://www.unscear.org/docs/reports/gareport.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-12-28}}</ref>, eta, beraz, Lur planetan urtebetez bizitzeak erradiazio-xurgapen bat adierazten du, egunean platano bat urtebetez jatea baino 60 aldiz handiagoa.
 
Bananak "material erradioaktibo legitimotzat" hartzen dira, izan ere, [[zeramika]] eta [[katuentzako harea]] bezalako merkantziekin batera, [[Ameriketako Estatu Batu]]etako portuetan eta aduanetan erabiltzen diren [[erradiazio sentsore]]etan alarma faltsuak saltarazteko bezain erradioaktiboak dira, material nuklearraren balizko kontrabandoa detektatzeko erabiltzen direnak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Nuclear Detection System {{!}} Detection Devices for Nuclear and Radiological Materials {{!}} NTI|url=https://www.nti.org/analysis/articles/radiological-nuclear-detection-devices/|aldizkaria=www.nti.org|sartze-data=2020-12-28}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==