Nikotina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
loturak euskarazko wikipediara
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{konposatu kimiko infotaula}}
'''Nikotina''' [[tabako]] landarearen hostoetan kontzentrazio altuan dagoen [[Alkaloide|alkaloidea]] (C<sub>10</sub>H<sub>14</sub>N<sub>2</sub>) da. [[:en:Jean_Nicot|Jean Nicot-ek]] tabakoa sartu zuen [[Frantzia|Frantzian]] [[1560|1560.]] urtean, eta haren abizenetik dator nikotina izena.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Dale, M. M.|izenburua=Rang & Dale's pharmacology|argitaletxea=Churchill Livingstone|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/76798115|edizioa=6th ed|isbn=978-0-443-06911-6|pmc=76798115|sartze-data=2020-12-11}}</ref> Tabako gordin eta onduan % 1etik % 8rako nikotina proportzioa dago. Berez olio itxura duen isurkari koloregabea da, baina kolore arrea hartzen du airepean jartzen denean.
 
Oso [[pozoi]] indartsua denez, intsektizida bezala erabil daiteke<ref>Ujváry I (1999). "Nicotine and Other Insecticidal Alkaloids". In Yamamoto I, Casida J (eds.). ''Nicotinoid Insecticides and the Nicotinic Acetylcholine Receptor''. Tokyo: Springer-Verlag. pp. 29–69.</ref>, baina kontsumitzaileek hartzen dituzten dosietan ez dakar arrisku toxikologiko nabaririk. Horrez gain, kontzentrazio baxuan eragin [[analgesiko]] arina eta estimulatzailea du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dean E.|abizena=Schraufnagel|izenburua=Electronic Cigarettes: Vulnerability of Youth|orrialdeak=2–6|data=2015-03-01|url=https://www.liebertpub.com/doi/10.1089/ped.2015.0490|aldizkaria=Pediatric Allergy, Immunology, and Pulmonology|alea=1|zenbakia=28|issn=2151-321X|pmid=25830075|pmc=PMC4359356|doi=10.1089/ped.2015.0490|sartze-data=2020-12-11}}</ref> Nikotina [[Tabakismo|tabakoarekiko]] mendekotasuna sortzen duen eragile nagusietako bat da eta zigarroaren kean doazen gai solidoen % 6 inguru nikotinaz edo nikotina duten gaiez osatuta dago. Lehen aldiz zigarroa erretzen duten pertsonengan goralarria eta [[Zorabio|zorabioa]] eragin ditzake. Hala ere, pozoitze larria galarazten duten tolerantzia-prozesuak sortzen ditu organismoan. Gainera, nikotina erretzeari uzteko tresna gisa erabiltzeak segurtasun-historia ona du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dean E.|abizena=Schraufnagel|izenburua=Electronic Cigarettes. A Position Statement of the Forum of International Respiratory Societies|orrialdeak=611–618|abizena2=Blasi|abizena3=Drummond|abizena4=Lam|abizena5=Latif|abizena6=Rosen|abizena7=Sansores|abizena8=Van Zyl-Smit|izena2=Francesco|izena3=M. Bradley|izena4=David C. L.|izena5=Ehsan|izena6=Mark J.|izena7=Raul|izena8=Richard|data=2014-07-09|url=https://www.atsjournals.org/doi/full/10.1164/rccm.201407-1198PP|aldizkaria=American Journal of Respiratory and Critical Care Medicine|alea=6|zenbakia=190|issn=1073-449X|doi=10.1164/rccm.201407-1198PP|sartze-data=2020-12-11}}</ref>
 
Nikotinak ahoan eta urdailean erreakzionatu dezake [[:en:N-Nitrosonornicotine|N-nitrosonornikotina]] sortzeko, eta hori lehen mailako kartzinogeno ezaguna da. Frogatu da nikotinak animalia-espezie batzuetan jaiotze-akatsak eragiten dituela, hau da, teratogenoa dela.<ref>{{Erreferentzia|izena=K. A.|abizena=Kohlmeier|izenburua=Nicotine during pregnancy: changes induced in neurotransmission, which could heighten proclivity to addict and induce maladaptive control of attention|orrialdeak=169–181|hizkuntza=en|data=2015/06|url=https://www.cambridge.org/core/journals/journal-of-developmental-origins-of-health-and-disease/article/abs/nicotine-during-pregnancy-changes-induced-in-neurotransmission-which-could-heighten-proclivity-to-addict-and-induce-maladaptive-control-of-attention/BACF50A36E79743C8AF2D47C04E21E29|aldizkaria=Journal of Developmental Origins of Health and Disease|alea=3|zenbakia=6|issn=2040-1744|doi=10.1017/S2040174414000531|sartze-data=2020-12-11}}</ref> Dena den, gizakientzako hilgarria den batez besteko nikotina-dosia ez da ezagutzen, dosi altuek besteak beste nikotina bidezko intoxikazioa eragiten dutela jakina bada ere.<ref>{{Erreferentzia|abizena=National Center for Chronic Disease Prevention and Health Promotion (US) Office on Smoking and Health|izenburua=The Health Consequences of Smoking—50 Years of Progress: A Report of the Surgeon General|argitaletxea=Centers for Disease Control and Prevention (US)|data=2014|url=http://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK179276/|pmid=24455788|sartze-data=2020-12-11|serie=Reports of the Surgeon General}}</ref>
 
== Kimika ==
10. lerroa:
=== Propietate kimikoak ===
 
Nikotina koloregabetik hori-marroira doan likido [[:en:Hygroscopy#:~:text=Hygroscopy_is_the_phenomenon_of,at_normal_or_room_temperature.higroskopia|higroskopiko]] eta oliotsua da, alkoholean edo eterrean disolba daitekeena. [[:es:Miscibilidad#:~:text=Miscibilidad_es_un_t%C3%A9rmino_usado,de_un_l%C3%ADquido_en_otro.|Nahaskorra]] da [[Ur|uretan]] 60°C eta 210°C artean, amina [[base]] neutroaren forman. [[:en:Nitrogenous_baseBase nitrogenatu|Base nitrogenodun]] dibasikoa behar da, eta balio hauek ditu: K<sub>b1</sub>=1.10<sup>—6</sup> eta K<sub>b2</sub>=1.10<sup>-11</sup>.<ref name=":02">{{Erreferentzia|izena=Robert L.|abizena=Metcalf|izenburua=Insect Control|argitaletxea=Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA|data=2000-06-15|url=http://dx.doi.org/10.1002/14356007.a14_263|isbn=3-527-30673-0|sartze-data=2020-11-09|encyclopedia=Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry}}</ref> [[Azido|Azidoekin]] erreakzionatzen duenean, amonio-[[Gatz (kimika)|gatzak]] erraz eratzen ditu, eta horiek solidoak eta uretan disolbagarriak izan ohi dira. [[:en:Flash_point|Sugar-puntua]] 95°C-koa da, eta autoignizio-tenperatura 224°C-koa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Nanomaterials. Preparation of Material Safety Data Sheet (MSDS)|argitaletxea=BSI British Standards|url=http://dx.doi.org/10.3403/30242027|sartze-data=2020-11-09}}</ref>. Nikotina oso lurrunkorra da (5.5 Pa lurrun-presioa 25°C-an).<ref name=":02" /> Argi ultramorearen edo hainbat agente oxidatzaileren eraginpean egonez gero, nikotina oxidoa, [[B3 bitamina|azido nikotinikoa]] (niacina, B3 bitamina) eta [[metilamina]] ematen ditu.<ref name=":12">{{Erreferentzia|izenburua=The plant alkaloids. 4th ed. By Thoams a. Henry. The Blakiston Co., Philadelphia, 1949. xxiii+804pp. 15 × 23.5cm. Price $ 12|orrialdeak=533|data=1949-09|url=http://dx.doi.org/10.1002/jps.3030380918|aldizkaria=Journal of the American Pharmaceutical Association (Scientific ed.)|alea=9|zenbakia=38|issn=0095-9553|doi=10.1002/jps.3030380918|sartze-data=2020-11-09}}</ref>
 
Nikotina optikoki aktiboa da, eta bi forma [[Enantiomero|enantiomeriko]] ditu. Nikotinaren itxura naturala [[:en:Dextrorotation_and_levorotationlebogiro|lebogiroa]] da ((-)-nikotina), [α]<sub>D</sub> = -166.4° errotazio espezifikoa duena, hain zuzen. Forma [[:en:Dextrorotation_and_levorotationdestrogiro|destrogiroa]] ((+)-nikotina) fisiologikoki ez da (-)-nikotina bezain aktiboa, eta (-)-nikotina toxikoagoa da (+)-nikotina baino.<ref>{{Erreferentzia|izena=G. F.|abizena=Gauze|izenburua=Optical activity and living matter, by G. F. Gause.|argitaletxea=Biodynamica,|data=1941|url=http://dx.doi.org/10.5962/bhl.title.4523|sartze-data=2020-11-09}}</ref> Normalean, (+)-nikotinaren gatzak destrogiroak dira, baina protonazioaren ondoren, lebogiroaren eta destrogiroaren arteko eraldaketa ohikoa da, beste alkaloide batzuetan gertatzen den bezala.<ref name=":12" /> Kloridrikozko eta sulfatozko gatzak optikoki inaktiboak izatera iristen dira 180ºC inguruko ontzi itxi batean berotzen badira.<ref name=":12" /> [[:en:Anabasine|Anabasina]] nikotinaren egiturazko isomeroa da; biek dute formula molekular bera: C<sub>10</sub>H<sub>14</sub>N<sub>2</sub>.
 
=== Agerpena naturan ===