Benito Lertxundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Inar Lezaun wikilariaren aldaketak ezabatuz, LainobeltzBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
5. lerroa:
== Biografia ==
Bederatzi anai-arrebatatik azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.<ref name="Badok">{{erreferentzia |url = http://www.badok.info/artista.php?id_artista=18&markatu=benito%20lertxundi |izenburua = Badok.info |argitaletxea = Berria - CC-BY-SA lizentzipean. |sartze-data = 2010-03-02 |hizkuntza = eu}}</ref>
 
Hamabost urte zituela kalean hasi zen 3 sokazko gitarra bat jotzen. Hortik gutxira, ospea irabazi zuen eta horren ondorioz, GKSko topagunean bere abesti arrakastatsuak jotzera iritsi zen.
 
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean bertako jabeak, Martin Lizasok, [[laute|laut]] bat utzi zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen zituen; [[Elvis Presley]]renak, esaterako. [[La Voz de España]] egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren geratu zen. Horri esker, [[Mikel Laboa]]k —[[Katalunia]]tik itzuli berria zen— horren berri izan zuen eta harekin harremanetan jarri. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.