Twice: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa:
=== 2016: Zentsura Txinan eta arrakastaren lehen zantzuak ===
2015eko azaroan polemikak eztanda egin zuen [[Txina]]n. Twice taldea ezagunagoa egiteko asmoz, neskak [[Hego Korea]]ko ''[[My Little Television]]'' saioan azaldu ziren. Kultura anitzeko musika taldea zirela ikusarazteko, kide bakoitza bere herrialdeko bandera astintzen agertu zen, batzuk [[Hego Koreako bandera]]rekin, beste batzuk [[Japoniako bandera|Japoniakoarekin]], eta Tzuyu abeslaria [[Taiwango bandera]]rekin. Tzuyuk bere burua taiwandar moduan aurkeztu zuen eta horrek haserre bizian jarri zituen Txina kontinentaleko zaleak. Hala ere, [[Huang An (abeslaria)|Huang An]] abeslaria izan zen hautsak harrotu zituena<ref>Chung, Jake. [http://www.taipeitimes.com/News/front/archives/2016/01/15/2003637244 "Chou Tzu-yu deal in jeopardy after Huang An tip-off"]. ''Taipei Times''. 2018.01.23</ref>. [[Taiwandar independentismoa]] babestea egotzi zion Tzuyuri eta, besteak beste, independentziaren aldeko ekintzaile izatea leporatu zion. [[Taiwan]]en eta Txinaren arteko harreman nahasiak zirela eta, Internet erabiltzaileek bortizki egin zuten taldearen eta bereziki Tzuyuren aurka. Ondorioz, Txinako telebista kateek Twice euren berri eta saioetatik baztertu zuten, [[Huawei]] enpresak bere babesa kendu zion, eta [[JYP Entertainment]] erakundeak bere ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan zituen herrialde hartan<ref>Politi, Daniel. [http://www.slate.com/blogs/the_slatest/2016/01/16/pop_star_may_have_helped_pro_independence_party_win_taiwan_presidency.html "Did a 16-Year-Old Pop Star Help Pro-Independence Party Win Taiwan's Election?"]. ''Slate''. 2018.01.23</ref>.
[[Fitxategi:16042516.04.28 Twice트와이스 Page던킨도너츠 Two강남본점 Showcase치얼업 Tzuyu콤보 05이벤트 6.jpg|135px|ezkerrera|thumb|Tzuyu polemika piztu zen garaian (2016).|link=Special:FilePath/160425_Twice_Page_Two_Showcase_Tzuyu_05.jpg]]
Sututa zegoen egoera baretzeko, 2016ko urtarrilaren 15ean, [[Park Jin-young]] ekoizleak barkamena eskatu zien Txinako hedabideei [[Weibo]] sare sozialeko kontuan. Era berean, erakundeak Tzuyuren bideo bat argitaratu zuen barkamena eskatuz: «Txina bakarra dago, itsasartearen bi aldeak bakarra dira, eta oso harro izan naiz beti txinatarra izateaz.» adierazpenak egin zituen. Eztabaida piztu zen garaian, Tzuyuk 16 urte zituen<ref>[https://www.youtube.com/watch?v=t57URqSp5Ew Tzuyu Public Apology (video)]. South Korea: JYP Entertainment ''YouTube / Google Inc''. 2018.01.23</ref>.
 
Polemikak alde batera utzita, taldearen bigarren bilduma laburra, ''[[Page Two]]'' izenekoa, 2016ko apirilaren 25ean kaleratu zen. Albumak, besteak beste, "[[Cheer Up]]", [[Park Ji-yoon]] abeslariaren "Precious Love" kantaren moldaketa bat, eta "I'm Gonna Be A Star" abestiak zekartzan. Lan berria aurkezteko asmoz, Twicek agerraldia egin zuen egun berean [[Seul]]go [[Yes24 Live Hall]] aretoan eta sekulako arrakasta izan zuen<ref>Jung, Eun-jin. [http://www.koreaherald.com/view.php?ud=20160419000664 "Twice to move on to 'Page Two'"]. ''The Korea Herald''. 2018.02.04</ref><ref>Kim, Byung-kwan. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/104820/%5BPhoto%5D-Twice-Performs-New-Songs-From-%E2%80%B2Page-Two%E2%80%B2 "(Photo) Twice Performs New Songs From 'Page Two'"]. ''Mwave''. 2018.02.04</ref>. "Cheer Up" abestiak izan zituen batik bat kritika onenak, eta hari esker, maiatzaren 5ean, taldeak ''[[M Countdown]]'' korear musika programako lehen saria irabazi zuen. Hain zuzen, ''M Countdown'' saioak astero abesti ospetsu eta entzunenari saria eman ohi dio, eta ordukoa izan zen Twicek lortutako lehenengoa; gaur egun, 2023 aldiz irabazi dute (2020)<ref>Lee, Ah-young. [http://entertain.naver.com/read?oid=311&aid=0000604594 "트와이스, '식스틴' 1주년에 '엠카' 1위 차지 "더욱 성장하겠다""]. ''Naver''. 2018.02.04</ref><ref>[httphttps://www.mwave.interest.me/en/mcountdown/ M Countdown]. 20182020.0812.2507</ref>. Garaipen horri, handik gutxira, ''[[Music Bank]]'' eta ''[[Inkigayo]]'' saioetako sariek jarraitu zioten<ref>Yoon, Jun-pil. [http://tenasia.hankyung.com/archives/931704 "'엠카운트다운' 트와이스, 1위 수상 "'식스틴' 첫 방송 1주년…1위 주셔서 감사""]. ''TenAsia''. 2018.02.04</ref><ref>Yoon, Jun-pil. [http://tenasia.hankyung.com/archives/932768 "인기가요' 트와이스, '치어 업'으로 1위…지상파 2연속 1위"]. ''TenAsia''. 2018.02.04</ref>; izan ere, abuzturako, neskek ''Page Two'' EParen 150.000 ale baino gehiago salduak zituzten. Lorpen horrek urte berean 100.000 ale saldutako lan bat baino gehiago izandako lehen neska taldea bihurtu zuen Twice<ref>Chu, Yanchingsally. [http://bntnews.co.uk/app/news.php?nid=31763 "TWICE Sells 150,000 Records!"]. ''BNT News''. 2018.02.04</ref>.
 
Urriaren 10ean taldeak hirugarren EParen berri eman zuen sare sozialetan: ''[[Twicecoaster: Lane 1]]''. Neskek orduan lan berria promozionatzeko hainbat ekitalditan parte hartu zuten, harik eta urriaren 24an album laburra kaleratu zen arte<ref>Min, Susan. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/109097/Twice-Confirms-Comeback-Date-as-October-24 "Twice Confirms Comeback Date as October 24"]. ''Mwave''. 2018.02.11</ref><ref>Min, Susan. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/109120/Twice-Releases-Schedule-for-October-Comeback "Twice Releases Schedule for October Comeback"]. ''Mwave''. 2018.02.11</ref>. Horietako emanaldi batean, urriaren 20koan, "One in a Million" abestia zuzenean jendaurrean ezagutzera eman zuten, hartara taldearen lehen urteurrena ospatuz<ref>Jeon, Won. [http://entertain.naver.com/read?oid=117&aid=0002830916 "트와이스 사나, 1주년 기념 파티서 눈물 "옛날 생각나""]. ''Naver''. 2018.02.11</ref>. Bilduma berri honetan, hala nola, aipatutako "One in a Million", "Jelly Jelly" eta "[[TT]]" kantak elkartu zituzten. Azken honen musika bideoa urriaren 24an bertan kaleratu zuten, EParekin batera, eta hasieratik bertatik harrera beroa izan zuen; "TT" dantzagarriak zeresana emango zuen<ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2016/10/24/0200000000AEN20161024004600315.html "TWICE reveals highlights of its new EP 'TWICEcoaster: Lane 1'"]. ''Yonhap''. 2018.02.11</ref><ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2016/10/24/30/0200000000AEN20161024011000315F.html "TWICE's new EP bets on cheerful vibe"]. ''Yonhap''. 2018.02.11</ref><ref>Kim, Yong-joon. [http://entertain.naver.com/read?oid=108&aid=0002565375 "(★밤TView)트와이스, 신곡 'TT' 무대 공개 '팬심 저격'(V앱)"]. ''Naver''. 2018.02.11</ref>.