Oiasso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: Gehitutako loturak
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
12. lerroa:
Oiasso ''Mar Externum'' izeneko [[itsaso]]aren portu garrantzitsua zen, behin [[K. a. I. mendea]]n ''[[Tarragona|Tarraco]]''rako galtzada eraiki zenean, [[mea]]k garraiatzeko eta salerosketan aritzeko. Galtzadak [[Ebro]]ren harana zeharkatu zuen ''[[Huesca|Osce]]'' eta ''[[Lleida|Ilerda]]'' hirietatik. ''Ab Asturica Burdigalam'' edo XXXIV. galtzadak Oiassotik ere pasatzen ziren ''[[Astorga|Asturica Augustatik]]'' ''[[Bordele|Burdigalara]]'' zihoazela, [[Estrabon]]ek zioen bezala. Galtzada hori [[Erromatar Inperioa]]k sortutako [[Ozeano Atlantikoa|Atlantiar]] eskualdea hornitzeko sare komertzialean zegoen.
 
Era berean, bere portua ''Mar Externum''go portu sarean zegoen, [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkoko]] ''Brigantium'' ([[Coruña|A Coruña]]), ''Flaviobriga'' ([[Castro Urdiales|Urdialaitz]]), ''Vesperies'' (agian [[Urdaibai]]), ''Menosca'' (agian [[Getaria (argipenaGipuzkoa)|Getaria]] edo [[Zarautz]]), ''Lapurdum'' ([[Baiona]]) eta ''Burdigala'' ([[Bordele]]) portuekin batera.
 
Gertuko [[Bidasoa]] [[Galia Akitania|Akitania]] eta [[Hispania Ziterior|Hispania Citerior]] arteko muga sortu zuen. [[Bidasoa]]n zubi baten aztarnak agertu dira<ref>{{es}} IrunBai.com, ''El puente de la antigua Oiasso, cada vez más a flote'', [http://www.irunbai.com/cultura/sep1/septpuente.htm interneten]</ref> eta ''portorium'' edo aduana laster agertuko dela uste da. [[Galia Akitania|Akitaniarako]] bidean zeuden produktuek %2ko zerga zuten eta [[Hispania Ziterior|Hispania Citeriorreko]] bidean zeudenek, berriz, %2,5.