Arabako Foru Aldundia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat gehitu: Arabako Foru Aldundiaren jauregia
6. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Diputación Foral de Álava.jpg|thumb|eskuinera|Arabako Foru Aldundiaren jauregia]]
Arabako Diputazio Nagusia 1476. urtean sortu zen, erakunde eragile gisa. Beste herrialdeetan ez bezala, Diputatu Nagusiak berak jasotzen zuen aginte hori, hiru urterako. [[Arabako kuadrillak|Koadrilek]] aukeraturiko zazpi ahaldunek hautatzen zuten Diputatu Nagusia, eta Batzar Nagusiek gehiengo absolutuz onartu behar izaten zuten izendapena. Diputatu Nagusiak aholku gisa bil zitzakeen Batzar bereziak eta Kontadoreak. Batzar Nagusiek izendatu edota kentzen zituzten Diputatu Nagusiaren agindupean zeuden enplegatu guztiak: Gobernu Idazkaria, Kontadore Nagusia, Artxibozaina, Diruzaina, Tabako eta Gatz Administraria, Arkitektoa, [[Miñoiak|Miñoien]] Komandantea eta Inprimatzailea. 1877ko azaroaren 21ean desegin zen Arabako antzinako Foru Diputazioa. Egun Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Arabako Batzar Nagusiak eta Diputazioa.{{lur erref}}