Akitaniera Sorian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
36. lerroa:
=== ''Antestia Oandissen'' ===
[[Fitxategi:Antestia Oandissen-en idazkuna.png|alt=Erromatar garaiko estela, idazkun bat zizelkatua duena: ANTESTIA-OANDISSEN-LU-CI-F-AN-XI-H-S-EST|thumb|Antestia Oandissen gaztearen hilarria]]''[[Antestia Oandissenen estela|Antestia Oandissen]],'' [[Las Aldehuelas]] udalerri barruan dagoen Valloria herriko etxe batean zegoen, eta litekeena da herri horretatik gertu dagoen La Muela aztarnategian izatea jatorria. K.o. I mende bukaerakoa edo II mende hasierakoa da. Testuak hiru parte ditu: hildako neska gaztearen izena eta noren alaba zen: ANTESTIA-OANDISSEN-LU-CI-F (''Antestia Oandissen, Lucii filia'': Antestia Oandissen, Lucioren alaba), bere adina, AN-XI (''Annorum XI'': 11 urte) eta hilarrietan ohikoa den esapidea, H-S-EST (''Hic sepulta est'': hemen datza). Gune honetako inskripzioetan ez da ohikoa adin zehatza adieraztea, beti hamarnaka jartzen baita: XX, XXX, XXXX, etab. Antestia abizena<ref>Izenaren parte horri "praenomen" esaten zaio epigrafian eta onomastika erromatarrean.</ref> latina da, Sesenco-ren "abizen" bera, eta izenaren bigarren osagaia (izen pertsonala)<ref>''Cognomen esaten zaio epigrafian eta onomastikan.''</ref>, ordea, indigena da.<ref>{{erreferentzia|izena1=Eduardo|abizena1=Alfaro Peña|izena 2=Geli|abizena2=Belinchón|urtea=|izenburua=Costumbres romanas para la muerte en tierras Altas de Soria. Santa Cruz de Yanguaseko erakusketako eskuorria|argitaletxea=|orrialdea=16|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref> ''Oandissen'' hitzak bi ss ditu eta horrek esan nahi du ez dela S soinua.
 
==== Identifikatzaile epigrafikoa<ref>Inskripzio guztiek kode edo identifikatzaile bat izaten dute, nazioarte mailan erabiltzen direnak. Epigrafe (inskripzio) bat deskribatzeko artikulu bat argitaratzen denean, identifikatzaile bat ematen zaio argitalpen horretan. Argitalpen hori katalogo bat edo aldizkari bat izan daiteke eta katalogo erabiliena ''[[Corpus Inscrptiunum Latinarum]]'' da; bere kodeak CIL hizkiekin hasten dira. AE hizkiekin hasten direnak, ordea, ''[[L'Année épigraphique]]'' aldizkari akademikoak emandako kodeak dira.</ref> ====
''"Antestia Oandissen"-en inskripzioaren kode epigrafikoa eta bibliografia: HEp 2, 1990, 668 = HEp 3, 1993, 359 = AE 1990, 566 = AE 2001, +01222 = HEp 19, 2010, 300 = Fernández Palacios, F. “Casos Y Cosas Peninsulares Relacionadas Con La Denominada Onomástica Vasco-Aquitana.” Palaeohispanica 10 (2010), p. 366''<ref>{{erreferentzia|url=http://eda-bea.es/pub/record_card_1.php?order=3&page=827&rec=15203|izenburua=Epitafio de Antestia|sartze-data=2020-02-26|egunkaria=Hispania Epigraphica|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>
 
=== Beste euskal-akitenierazko izen batzuk ===