Ladislao Zabala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Ladislao Zabala, 1953an jaio zen, Donostiako familia karlista eta Frankozale batean (haren aita, Jose Maria Zabala, Aldundiaren lehendakariordea izan zen). [[Deustuko Unibertsitatea]]n ekonomikak ikasi zuen.<ref>http://arinoconsultores.blogspot.com/2018/11/los-muertos-de-la-transicion-1975-1981.html</ref> [[Ignacio Iturbide]] terrorista ezagutu zuen. Zabalak Iturbideari beste gazte faxistak ezagutzeko aukera eman zion eta haiekin talde bat osatu zuten: [[Jesús Jiménez Cortázar]], [[Benito Santos]], [[José Luis Jiménez Clavería]] eta [[Rogelio González Medrano]]. Guztiek armak zituzten eta eskuin muturreko munduan ospe handia zuten.
 
Heriotzaren triangeluan Iturbiderekin batera burutu zituen erasoak 1979an hasi ziren. 1979-1981 bitartean [[Andoain]], [[Hernani]] eta [[Astigarraga]] artean ([[Gipuzkoa]]). Biktima gehienek ez zuten politikoki ardura handirik eta, batzutan, ez ziren ezta ezker abertzalekoak. Eraso haietan, gutxienez zazpi herritar hil eta beste batzuk zauritu zituzten. Erasoen ardura [[Batallón Vasco Español]] eta [[Triple A]] erakundeek hartu zuten beren gain; espainiar estatuak [[Euskal Herriko gatazka]]ren esparruan eginiko [[kontrainsurjentzia]] operazioei loturik zeuden. Erasoak [[SEAT 127]] berde batekin egiten zuten eta laster erasotzaileen profila ezaguna egin zen zeren eta ez baitzuten ezta aurpegia ezkutatzen ere. Dena dela, haien inpunitatea erabatekoa izan zen, askoren ustez, [[Jesús Martínez Torres]] Gipuzkoako komisari orokorraren laguntzari esker.<ref>https://eh.lahaine.org/la-muerte-de-piti</ref>