Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren 192. araua
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
38. lerroa:
'''Nafarroako Erresuma''' ({{lang-la|Regnum Navarrae}}, {{lang-es|Reino de Navarra}}, {{lang-fr|Royaume de Navarre}}) [[Euskal Herri]]ko egitura politiko independentea izan zen, [[IX. mendea]]n sortu eta formalki [[XIX. mende]]ra arte iraun zuena. Hasierako garaian [[Iruñeko Erresuma]] izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.
 
“Nafar” hitza, [[VIII. mende]]aren amaieran agertu zen lehenengoz, [[frankoak|frankoen]] agirietan. IX. mendean, Iruñeko Erresuma sortu zen. Hedadurarik handiena [[Antso III.a Garzeitz NagusiaGartzeitz|Antso III.a]] errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta [[Ebro]] ibaitik hegoalderantz ere zabaldu baitzen. [[XII. mende]]tik aurrera lurraldeak galduz joan zen.
 
[[1512|1512tik]] aurrera, [[Nafarroa Garaia]] [[Gaztelako Erresuma]]ren mende geratu zen, eta [[1620]]an Frantziako Koroak [[Nafarroa Beherea]], [[Bearnoko Bizkonderria|Biarnorekin]] batera, [[Frantziako Erresuma]]<nowiki/>ri lotu zion. Erresuma izena [[1789]]. urtean galdu zuen Nafarroa Behereak, [[Frantziako Iraultza]]rekin batera, eta [[1841|1841ean,]] berriz, Nafarroa Garaiak, [[Lehen Karlistaldia]] amaitu ondoren eta [[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea|Foruak Eraldatzeko Legearen]] bidez.
62. lerroa:
[[File:Nafarroako_erresuma_Antso_III.aren_heriotzaren_unean_1035_-_1b_bertsioa.svg|thumb|250px|Antso III.aren Nafarroa heriotzaren unean (1035)]]
[[Fitxategi:Leyre San Salvador Cripta 668.jpg|thumb|250px|[[Leireko monasterio]]ko kripta.]]
Karolingiarren eta kordobarren erasoen aurrean Nafarroako lurrak eta interesak zaintzeko, indarrak koordinatuko zituen buruzagi militar baten pean jarri ziren bertako handikiak. [[842]]-[[850]] bitartean, [[Abd ar-Rahman II.a]]k [[Musa ibn Musa]]ren aurka burutu zituen zigor gudaldiak, eta baita haren sabelkide eta aliatua zen [[Eneko Arista]]ren aurka ere. HonenHaren seme [[GartzeaGartzia Enekoitz]], aitaren politika aldaturik, bere ahaide musulmanengandik aldendu eta [[Asturietako Erresuma|Asturietako]] [[Ordoño I.a Asturietakoa|Ordoño]] erregearekin elkartu zen.<ref name="jurio"/>
 
[[Antso I.a GarzeitzGartzeitz]]ekin ([[905]]-[[925]]) erresumaren barne egituraketa finkatu eta lurraldez hedatu zen. Ordura arte Iruñeko agintariek izan zuten ia defentsa hutsezko jarrera alde batera utzirik, inguruko lurraldeez jabetzeari ekin zion, hasi [[Deierri]]tik eta [[Calahorra]], [[Arnedo]], [[Viguerako Erresuma|Viguera]] eta [[Naiara]]raino. [[Abd ar-Rahman III.a]] bere gudarosteekin etorri zen Iruñea aldera; Iruñea eta Oviedoko erregeak garaitu zituen [[Valdejunquerako gudua]]n ([[Muetz]], [[921]]), eta [[924]]ko Iruñeko gudaldian berriro azpiratu zuen Antso erregea, hurrengo urtean hil zena. [[X. mende]]an, Antso erregearen ondorengoak [[Kordobako Kalifa-herria|Kordobako kalifen]] aurrean mendekotasunaren eta etengabeko jazarraldien artean ibili izan ziren eta, egoera horren eraginez, sarritan egin zituen Iruñea aldera udako ibilaldi militarrak (“azeifak”) [[Almanzor]]rek, [[Hixam II.a]]ren lehen ministro ahaltsuak; hari eman zion [[Antso II.a Garzeitz Abarka]]k bere alabetako bat, geroago [[Abderraman Antso]]ren ama izan zena.<ref name="jurio"/>
 
[[Antso III.a|Antso III.a Nagusia]] ([[1004]]-[[1035]]) garrantzi handikoa izan zen Nafarroako, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako politikaren historian. Haren agintaldian barne kohesio eta ospe handiak lortu zituen Iruñeko Erresumak, eta errege eta handiki kristauek eta musulmanek haren agintaritza eta handitasuna aitortu zuten. Besteak beste, Islamarekiko hegoaldeko muga finkatu, [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagorzako Konderria|Ribagorzako]] lurraldeak bereganatu, [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako]] [[Berenger Erramun I.a|Berenger Erramun]] eta [[Gaskoiniako Konderria|Gaskoiniako]] [[Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa|Antso Gilen]] kondeekin hitzarmenak izenpetu, [[Gartzea Sanoitz Gaztelakoa|Gartzea infantea]] hil ostean [[Gaztelako Konderria]] bere gain hartu, eta [[Leongo Erresuma]] gobernatu zuen. Politikoki hain desberdinak ziren lurraldeetan agintzeak ez zuen berekin ekarri erresuma bateratu bat sortzeko proiekturik; Antso erregeak zaindu eta errespetatu egin zituen erreinu eta jaurerri bakoitzeko estatus juridikoak eta politikoak. Erregealdi horren alde aipagarrienetako bat izan zen Leire, [[San Millán de Susoko monasterioa|Donemiliaga Kukula]], [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peña]] eta [[San Salvador monasterioa (Oña)|Oñako San Salvador]] monasterioei emaniko bultzada.<ref name="jurio"/>
 
Erregeak ez zituen semeen artean banatu bere mendeko lurrak; [[GartzeaGartzia IIIIV.a Sanoitz NaiarakoaSantxitz|Gartzea]] legezko seme nagusirennagusiaren esku utzi zituen ondare lurrak, eta [[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramiro]], [[Ontzalu I.a Sobrarbe eta Ribagortzakoa|Ontzalu]] eta [[Errando I.a Leon eta Gaztelakoa|Errando]] haren anaien gaineko aginpide nagusia ere bai; Ramiro [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko]] erregea zen, Ontzalu [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagorzako Konderria|Ribagorzako]] kondea (hura hiltzean, bi lurralde horiek Ramiroren eskura aldatu ziren), eta Errando, berriz, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregea. Laster sortu ziren liskarrak eta gatazkak anaien artean. [[1043]]an, Ramiro I.a garaitu zuten Tafallako erasoaldian. Gaztelako Errandok, aldiz, Bermudo erregea hiltzean ([[1037]]) [[Leongo Erresuma]] oinordetu zuen, eta [[1054]]an Burgosko [[Atapuercako gudua|Atapuercako zelaietan]] aurre egin zion bere anaia GartzeariGartziari; Gaztelako armada nagusitu zen gudu horretan, eta GartzeaGartzia erregea hil zen. Seme nagusiaren heriotzak galarazi egin zuen Antso Nagusiak erreinu kristauen indarrak Iruñeko erregearen gidaritzapean batzeko zituen asmoak betetzea. Aitzitik, Nafarroako lurraldearen alboetan Aragoiko eta Gaztela-Leongo erresumak sortu ziren mehatxagarri, behin eta berriro [[Antso IV.a Garzeitz PeñalengoaGartzeitz|Antso IV.a Peñalengoaren]] eta haren oinordekoen lurrak erdibanatzeko prest.<ref name="jurio"/>
 
[[Goi Erdi Aroa]]n, ekonomia nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritzen zen batez ere. Maizterrek edo [[jopu]]ek lantzen zizkieten lurrak ekoiztutakotik eta nekazari lurjabeek urtero ordaintzen zituzten [[petxa]] eta beste zergetatik eskuratzen zituzten irabazi gehienak erregeek, elizak eta handikiek. Garai hartan diru iturri garrantzitsua zen erregeen ondasunetarako mairuei kobratzen zitzaizkien paria edo printze sariak. Ez dirudi merkataritza oso garatua zegoenik, nahiz eta jakin badakigun Europatik larruak, metala, ehunak eta [[boli]]a inportatu izan zirela, eta Andaluziatik, berriz, oihalak, [[espezia]]k eta artelanak.<ref name="jurio"/>