Damaso Legaz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
Euskararen nafar unibertsoan nortasunez gailendu zen, arras lan gutxi argitaratu bazuen ere. [[Nafarroako Euskal Elkargoa]]ren kidea sorreratik beretik, [[Nafarroako Foru Aldundia]]ren euskara katedraduna aukeratzeko epaimahaikidea izan zen, eta baita zenbait sariketa literariotan ere. Haren euskal lanik ezagunena [[Gaspar Astete]]ren katiximaren itzulpena izan zen, ''Cristauaren icasbidea, Aita Gaspar Astetec eguina cein centzatua eta berretua aguertzen da euscarara biurtua Dre. D. Jose Oliver eta Hurtado Iruñeco Obispo chit arguiaren aguindez bere menecoen oitzaraco'', Iruñean Jose Lordaren moldiztegian [[1880]]an atera zena. Izenpetu gabe agertu arren, gauza jakina izan da itzulpen horren egiletasuna.<ref name="bidador"/>
 
Eliz lanak ezezik, bestelako testuen itzulpenak burutu zituen; ezagunena [[Arturo Campion]]ek amaitu gabe utzi zuen ''Los últimos navarros'' narrazio historikoaren aldaera izan zen, [[1878]]ko ''Euskara'' aldizkarian "Baztandar batec" sinaturik agertu zena;. [[Nafarroako konkista]]ren azkenengo egunetan giroturik, Baztango juradoak Gaztelaren kontra jo behar zutenentz erabakitzeko bozka egiten ari ziren, eta ezetz, borroka gehiagorik egin behar ez zutela onartu ostean, [[Ziga]]ko Martin Ulibarri honela mintzatu zen: ''"Egun da lembicico aldia Baztandarra izateaz alquetzen naicena. Uste dut mendiec eztali dutela goibeletan bere burua gu ez icusteatic; ez tugu beñere, beñere mancha au garbituco"''.<ref name="bidador"/>
 
== Lanak ==