Viktor Bernedo Zubiaurre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
→‎Erbesteko Udala: Tarte bikoitz bat zuzentzea
109. lerroa:
Viktor Bernedok, [[Uztailaren 26|uztailaren 26an]], kolpistak [[Beasain|Beasainen]] sartzearen bezperan, [[Azpeitia|Azpeitira]] ihes egin zuen<ref>EGIDO SIGÜENZA, Jose Antonio: ''Jesus Larrañaga''. (''Beasaingo Paperak'' bildumako 2. zk.). Beasaingo Udalaren Kultura Batzordea. Beasain, 1993, 95. or.</ref><ref>Beasaingo Udal Artxiboa. A088 karpeta, 03 dokumentu-sorta.</ref>. [[Uztailaren 27|Uztailaren 27an]] [[Frankismo|altxatuak]] Beasainen sartu ziren eta 35 bat pertsona hil zituzten bertan. Uztailaren 28an Pablo Cayuela lotinant-koronelak Udal errepublikanoa kargugabetua zuen, eta uztailaren 29an, bere ondoko Alberto Ruiz Morionesek Udal berria izendatu zuen, Jose Luis Guridi alkatearen pe eta zinegotzi karlisten gehiengo bat zuelarik<ref>KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: ''Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión''. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 101. eta 103. orr.</ref>.
 
[[Azpeitia|Azpeititik]] bere jaioterri [[Elgoibar|Elgoibarrera]] egin zuen Bernedok, baina handik segituan [[Donostia|Donostiara]] joan omen zen, [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Aldundiaren egoitzan]] “Beasaingo udal antifaxista” eratu zela esan zioten, honen buru izatera hara joan zelarik<ref>Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 196-36 kausa, Viktor Bernedo Zubiaurreri dagokiona.</ref>. Bernedorekin batera, eta betiere [[Gerra-kontseilu|epaiketa militarretatik]] hartutako datuak –beraz kontuz hartzekoak- aintzat hartuz; Komite honen kide izan ziren baita Severiano Azpeitia (1936an alkateorde zena, [[Errepublikanismo|errepublikanoa]]), Pedro Lasa (1936an zinegotzi zena, [[Sozialismo|sozialista]]), Restituto Garcia (Beasaingo [[UGT|UGTko]] buruetako bat, eta antza denez, Defentsa Komiteko kide), Juan Aramburu ([[Izquierda Republicana|Izquierda Republicanako]] kide eta antza denez Defentsa Komiteko kide), Segundo Lozares (aguazila eta  antza denez Defentsa Komiteko kidea) eta Francisco Donazar (gauzaina eta antza denez, Defentsa Komiteko kidea)<ref>Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 2532-37 eta Gipuzkoa 16148-39 kausak, Juan Aramburu Irizarri dagozkionak; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 4215-42 kausa, Severiano Azpeitia Arcelusi dagokiona; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 692-37 kausa, Francisco Donazar Zabalzari dagokiona; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 15427-38 kausa, Restituto Garcia Segurari dagokiona; Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Gipuzkoa 3168-38 kausa, Pedro Lasa Segurolari dagokiona; eta Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 12827-38 kausa, Segundo Lozares Escolarri dagokiona.</ref>. [[Frankismo|Frankistek]], Bernedoren kontrako epaiketan egin zuten akusazio bat, Udal honen izenean [[Kutxa|Aurrezki Kutxati]]<nowiki/>k 5.000 pezeta ateratzea izan zen, bere arabera soldatak ordaintzeko egin zuen hori –beraz, modu batean, bere Udalaren zilegitasuna mantentzeko-<ref>Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra, Ferrol, Galizia. Bizkaia 196-36 kausa, Viktor Bernedo Zubiaurreri dagokiona.</ref>. Udal hau, irailean errepublikanoek [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|Donostia ebakuatu]] ondoren [[Deba|Deban]], [[Getxo|Getxon]] –[[Neguri|Neguriko]] Partikular kaleko 6. zenbakian, [[Ordizia|Ordiziako]] udal antifaxistarekin batera- eta [[Bilbo|Bilbon]] ezarri zen. Bernedo Bilboko Castaños kalean bizi izan zen [[1937|1937ko]] [[Ekainaren 20|ekainaren 20an]] atxilotu zuten arte. Bere aurkako epaiketan esan zuten moduan, Bilbon geratu zen bere kideak [[Santander|Santanderrera]] joan ziren artean<ref>KORTAZAR BILLELABEITIA, Jon: ''Frankistak Beasainen. Uztailaren 27ko gau beltza eta errepresioa = Franquistas en Beasain. La oscura noche del 27 de julio y la represión''. Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beasain, 2018, 101-103. orr.</ref>.
 
== Atxiloketa, epaiketa eta kondena ==