Trantsizio-metal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
* Zentzu hertsiagoan, [http://www.iupac.org/goldbook/T06456.pdf IUPACen arabera] "''d'' [[orbital atomiko|azpigeruza]] osatu gabea daukaten elementuak, edo d azpigeruza osatu gabeko [[katioi]]ak sor dezaketenak" dira. Definizio honen arabera, zinka, kadmioa eta merkurioa ez dira trantsizio-metalak, ''d''<sup>10</sup> [[konfigurazio elektroniko|konfigurazioa]] baitaukate. Elementu hauen kasuan, partzialki osatutako ''d'' azpigeruza bat duten [[ioi]]ak eratzen dituzten behin-behineko espezie gutxi batzuk sortu dira. Merkurioaren kasuan, esaterako, Hg<sub>2</sub><sup>2+</sup> ioiarekin lortu da baldintza hori betetzea, eta gainera ez da partzialki osatutako azpigeruza bat duen ioi isolatua. +2 [[oxidazio-egoera]] duten ioiak eratzen dituzte, baina 4''d''<sup>10</sup> konfigurazioari eusten diote. 112. elementua ere taldetik kanpo geratuko litzateke, nahiz eta, dituen [[desintegrazio erradioaktibo]] azkarraren ondorioz, haren oxidazio-propietateak ez diren oraindik atzeman. Definizio hau taula periodikoko 3. taldetik 11. taldera bitartekoei aplikatzen zaie.
 
Lehen definizioa sinplea da eta gehien erabili izan dena da. Hala ere, kontuan izan behar da trantsizio-elementuen taldearen propietate interesgarrienetako batzuk partzialki osatutako ''d'' azpigeruzen ondorio direla.
 
Hortaz, trantsizio-metalen multzoak 40 elementu kimiko barne hartzen ditu, 21etik 30era, 39tik 48ra, 71tik 80ra, eta 103tik 112ra. ''Trantsizio'' izena taula periodikoan duten kokapenetik datorkie. Taldeak barne hartzen dituen lau periodoetako bakoitzean, elementu hauek atomoen ''d'' orbital atomikoen elektroi-gehikuntza ordezkatzen dute. Zentzu honetan, '''trantsizio-metalak'' 2. taldeko elementuen eta 13. taldeko elementuen arteko ''trantsizioa'' adierazten dute.
19. lerroa:
* Urdin zilarkarak dira [[giro-tenperatura]]n ([[kobre]]a eta [[urre]]a salbu).
* [[Solido]]ak dira giro-tenperaturan (merkurioa salbu).
* Ioi konplexuak eratzen dituzte (ur-ioiak barne).
* Sarritan [[paramagnetismo|paramagnetikoak]] dira.