Japoniar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
120. lerroa:
* 11. Artikulua: Enperadoreak [[Infanteria|Armadaren]] eta [[Itsas armada|Itsasteriaren]] [[komandantzia]] gorena du.
 
1890ean, Meiji Konstituzioa jarraiki [[Japoniako Dieta Inperiala|Dieta Inperiala]] eratu zen. [[Dieta (politika)|Dieta]] izenez ezagutzen zen erakundea [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Eusko Legebiltzarra]]ren baliokidea zen, [[parlamentu]]a alegia. Dieta [[Ganbera-bitasun|bi ganberek]] osatzen zuten, Ordezkarien Ganberak eta Parekideen Ganberak. Bi ganberatan japonierrezjaponiarrez gainera, Japoniaren mendeko [[Kolonia (geografia politikoa)|kolonietako]] pertsonek eduki zezaketen jarlekua. Dieta Inperiala 1947an deuseztatu zen.
 
=== Garapen ekonomikoa ===
Modernizazio prozesua Meiji gobernuak zuzenean gainbegiratu zuen eta baliabide ugarirekin hornitu zuen, gobernuaren jardunaren ardatz bihurtu baitzen. Gainera, gobernuak harreman estua izan zuen modernizazio lanetan konpainia elkarte batekin, ''zaibatsu'' izena eman zitzaiena, zeinaren kide ziren Mitsui edo Mitsubishi, besteak beste. Mendebaldeko teknologia beregatuz eta eraldatuz, Japoniak Asiako manufakturatutako merkantzien gehiengoaren gaineko kontrola eskuratu zuen laster, lehenik ehungintzan indarra hartu ondoren. Herrialdearen egitura ekonomikoa oso merkantilista bihurtu zen, lehengaiak inportatzen baitzituen eta ondoren bukatutako produktuak esportatu. Izan ere, Japonia ez zen aberatsa lehengaien aldetik.
 
Erreforma ekonomikoak egin ziren, hala nola, yena ezarri zen (moneta bateratu modernoa), bankuei, merkataritzari eta zergei buruzko legeak erreformatu ziren, burtsak eratu ziren eta komunikazio sareak eraiki ziren. Gonbernuak, haiseran, modernizazio ekonomikoan ezinbesteko parte-hartzea izan zuen, "eredu-fabrikak" eraikitzea egindu baitzuen, herrialdea modernizaziora bideratzeko asmoarekin. Baina, trantsizio-fase hori ez zen motza izan. 1890eko hamarkadan hasi ziren nabaritzen Meiji gobernuak Japonia herrialde kapitalista bihurtzeko egindako saiakeren fruituak, jada gobernuak lortu baitzuen erakunde moderno eta kapitalisten erreferentzia marko zabal bat eraikitzea. Garai hartarako, gobernuak modernizazioaren gaineko kontrol txikiagoa zuen, aurrekontu arazoengatik bereziki. ''Daimyōs''-ak zirenen artetik askok, gorantz zihoazen industrietan inbertsio handiak egin zituzten, euren bizi-pentsioak ordainaldi bakarrean ordaindu zirelako, eta horrela, aberastea lortu zuten askok.
 
== Erreferentziak ==