Primate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
* [[Strepsirrhini]]
}}
'''Primateak''' ('''Primates''', [[latin]]eko ''primus'' hitzetik, "lehena") [[ugaztun]] [[euterio]]en ordena biologiko bat da. Orian dela 85 eta 55 milioi urte artean sortu ziren ugaztun txiki batzuetatik abiatuta, eta [[oihan tropikal]]etako [[zuhaitz]]etan bizitzera ohitu zire. Primateen ezaugarri asko zuhaitzetan bizitzeko adaptazioak dira, tartean [[burmuin]] handia, [[ikusmen]] zorrotza, [[kolore]]ak ikustea, [[sorbalda]] eraldatua eta [[esku]] abilak. Primaterik txikiena ''[[Microcebus berthae]]'' da, 30 gramo inguruko pisuarkein, eta handiena [[ekialdeko gorila]], 200 kilogramo baino gehiagorekin. 190 eta 448 espezie artean identifikatu dira, erabiltzen den sailkapenaren arabera. Primate espezie berriak aurkitzen jarraitzen dira: 25 espezie aurkitu ziren 2000ko hamarkadan eta beste hamaika 2010ekoan.