Mobutu Sese Seko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Joseph-Désiré Mobutu Kongoko [[Lisala]] probintzian jaio zen [[1930]]eko urriaren 14an. Ikasketak [[1950]]. urtean amaitu zituen, eta [[1956]]an ''L'Avenir'' egunkarian hasi zen idazten. ''Actualités Africaines'' izeneko argitalpeneko erredaktore buru ere izan zen. Independentzia eskatzen zuen Kongoko Mugimendu Nazionalean hasi zuen politika ibilbidea, eta [[1960]]an [[Brusela]]n parte hartu zuen [[Kongoko Errepublika]]ren subiranotasuna lortzeko negoziaketetan.<ref name="egunkaria1">{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1997-09-09&orria=017&zenb=UlB1cXBLa2Z6VkE2NWtGQkp6MTJNUT09 |izenburua=Mobutu Sese Seko hil da minbiziarekin, Rabateko ospitale militarrean |argitaletxea=''Euskaldunon Egunkaria'', 1997ko irailak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus |sartze-data=2019-07-17}}</ref>
 
1960ko uztailean, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Kongo]] independentearen lehenbiziko gobernuko estatu idazkari izendatu zuen [[Patrice Lumumba]] lehen ministroak. Irailaren 14an, armadako komandante buru kargua eman zion [[Joseph Kasa-Vubu]] presidenteak. Ordu batzuk geroago, Mobutuk estatu kolpe bat jo zuen, [[CIA]]ren eta Belgikaren babesarekin. Haren gizonek Lumumba atxilotu eta [[Moïse Tshombe]]ren esku utzi zuten. [[1961]]eko urtarrilaren 17an, Tshombek Lumumba hilarazi zuen.<ref>{{erreferentzia |izena=Dominique |abizena=Mataillet |url=https://www.jeuneafrique.com/109967/archives-thematique/le-premier-coup-d-tat-de-mobutu/ |izenburua=Le premier coup d’État de Mobutu |argitaletxea=jeuneafrique.com |sartze-data=2019-07-18}}</ref>
 
[[1965]]eko azaroan, beste estatu kolpe bat jo zuen, eta estatuko gidaritza hartu zuen, Kasa-Vubu kargutik kenduz. [[1970]]ean presidente aukeratu zuten zazpi urterako. [[1977]]an eta [[1984]]an berriro hautatu zuten presidente. Bere agintaldian Zaire izendatu zuen Kongoko Errepublika, eta bandera, moneta eta herrialdeko izenak aldatu zituen. [[1990]]ean, nazioarteko presioen eraginez, alderdi aniztasuna eta demokratizazioa iragarri zuen.<ref name="egunkaria1"></ref> [[Minbizi]]ak jota, [[1996]]an [[Suitza]]ra joan zen, eta bitartean oposizioa haren kontra bildu zen [[Laurent-Désiré Kabila]]ren buruzagitzapean. Mobutu saiatu zen Kabilarekin akordioren batera iristen, baina azkenean uko egin behar zion aginteari, eta [[Maroko]]ra erbesteratu zen [[1997]]an, hil baino lehentxeago.
 
Hogeita hamar urte iraun zuen diktaduran, 8.000 milioi dolarreko dirutza bereganatu zuen. 1996ko maiatzean haren dirua izozteko agindua eman zuen Suitzako Gobernuak, baina orduko oso berandu zen, Mobutuk ia diru guztia beste leku batean gorde baitzuen.<ref name="egunkaria1"></ref>
 
== Erreferentziak ==
22. lerroa:
{{Afrikako Batasuneko presidenteak}}
{{bizialdia|1930eko|1997ko|Mobutu Sese Seko}}
 
[[Kategoria:Kongoko Errepublika Demokratikoko lehendakariak]]
[[Kategoria:Militarrak]]