Zeru-esfera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: right|thumb|160px|Zeru-esferaren osagai nagusiak '''Zeru-esfera''' esfera ideal bat da, zehaztu gabeko erradiorik ez duena, kontzentrikoa Lurrea...
(Ez dago alderik)

15:51, 22 abuztua 2008ko berrikusketa

Zeru-esfera esfera ideal bat da, zehaztu gabeko erradiorik ez duena, kontzentrikoa Lurrean, non, itxuraz, astroak mugitzen diren. Zeruko objektuak aurkitzen diren norabideak irudikatzea ahalbidetzen du, honela, bi norabidek eratutako angelua, esfera horretan zirkulu arku nagusi batekin irudikatua izango da. Teorikoki, Lurrarenarekin nahasten da: Munduaren ardatza, zeru esferaren errotazioarena da eta Lurraren errotazio ardatzari paraleloa da, eta, beraz, behatzailearen begiradan zentratua aurkitzen da. Astronomoek, euren neurketak, esfera horretan, ohiko puntu, zirkulu eta planoen esistentzian oinarritzen dituzte: ostertzaren planoa eta zeru-ekuatorearena, poloa eta zenita, meridianoa, abiapuntu bezala balio duena azimutaren neurketan. Nahiko erraza da astro bat aurkitzea edo kokatzea funtsezko plano horiekiko.

Zeru-esferaren osagai nagusiak
Zeru-esferaren marrazkia toki eta puntu geometriko garrantzitsuenekin

Begiralearen ostertza, ekuatorearekiko zeiharra denean, zeru esfera, zeiharra dela esaten da. Bi poloetakoren batetan aurkitzen den begirale batentzat, esfera paraleloa da, bere ostertza ekuatorearekiko paraleloa bait da. Azkenik, esfera zuzena da ekinozien lerroan aurkitzen den begiralearentzat, han, ostertzak, perpendikularki mozten bait du ekuatorea.

Zeru esfera, kontzeptu bat da, ez objektu bat, astroak proiektatuak ikusten diren azal birtual bat da, astro guztiak, Lurretik distantzia berberera egongo balira bezala.

Esfera honetako hiru puntu argik (zenita, altxatako poloa eta astroa (Z, P eta S) ezkerraldeko grafikoan, hiruki esferiko bat (trigonometria esferikoa) definitzen dute eta, horien ebazpenen bidez marinel eta nabigariek, lurrazalean kokatzea lortzen zuten.

Ikus, gainera