Karbono monoxido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
35. lerroa:
* COHb-ren kontzentrazio maila odolean handitzen doan heinean, giza organismoaren funtzioak hondatzen dira pixkanaka eta 1000 ppm inguruko kontzentrazioetan, %60-ko maila inguruari dagokiona, koman sartzen da, arnasketa-akatsak sortzen dira eta azkenik pertsona hil egiten da.
 
Hiri kutsatu edo oso kutsatuetan bizi diren biztanleentzat, maila errealak %0,8tik %3,7 ingurura daude ez erretzaileen kasuan eta %1,2tik %9ra artean erretzaileen kasuan. Ondorioz, arruntagoa da erretzen duten pertsonek narriadura nabariagoa jasatea. Hala ere, horrek ez du esan nahi erretzaileen bizitza laburragoa denik faktore honen eraginez.
 
Korrelazio nabarmenak aurkitu dira eguneroko heriotza-kopuruaren eta karbono monoxidoaren kontzentrazioaren artean. Gizakiaren bihotz funtzioa eraldatu egiten da COHb maila altuen ondorioz. Honen arrazoietako bat da CO-aren ondorioz odolak ez duela oxigenoa behar den moduan garraiatzen. Bihotzeko zenbait gaixotasunetan gaixoek oxigeno-maila altua behar dutenez, CO kontzentrazio altuek heriotza gertatzeko aukera handitu egiten dute.
57. lerroa:
|}
 
Era lokal batean CO kontzentrazio maila handiak eman daitezke [[industria]]n, [[petrolio]] findegien, burdinolen, altzairu fabriken eta hondakin-[[erraustegi]]en inguruan.
 
Hiri barneko guneetako CO-aren kontzentrazioa ordea, bertako trafiko dentsitatearen eta baldintza atmosferikoen menpe daude gehien bat. Kutsadura mailak emisio iturrietatik urrundu ahala era nabarmenean murrizten diren arren, lurrazpiko aparkaleku, errepide estu eta kongestionatu eta tunelen moduko espazio itxietan 53 ppm (60 g/m<sup>3</sup>) mailatik gorako neurketak aurkitu dira.