Grizzly hartz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
'''Grizzly hartza''' (''Ursus arctos horribilis'') munduko [[hartz arre]] [[azpiespezie]] handienetako bat da. [[Ipar Amerika|Iparramerikako]] iparraldean bizi da. Abere bakartia da, salbuespena [[izokin]]en arrautza jartzearen denboraldia da, denboraldi horretan grizzly hartzak [[erreka]] eta itsas kostaldean izokinez elikatzeko taldetan elkartu ohi dira.
 
== Banaketa ==
Gaur egun 55.000 grizzly basati inguru bizi dira Ipar Amerikan, gehienak [[Alaska]]n. Bakarrik 1.500 gutxi gora-behera gelditzen dira gainontzeko estatuetan, AEBetan. Horietatik, 800 bat bizi dira [[Montana]]n eta 600 [[Wyoming]]en, [[Yellowstone Parke Nazionala|Yellowstone]] aldean. Bestela, 70–100 daude [[Idaho]]ko ipar eta ekialdean. [[Kanada]] eta AEBak kontuan hartuta, kalkulatzen da gaur egungoak bizi direla euren lurralde historikoaren erdian. Adibidez, [[Kalifornia]]ko banderan hartz mota hau agertzen da, baina alerik ez da gelditzen bertan, azkena hil baitzuten [[Fresno (Kalifornia)|Fresno]] aldean [[1922]]ko abuztuan. [[Colorado]] hartzik ez dute ikusi [[1979]]tik, bestela. Azpiespezie honek legezko babesa dauka Mexikon, Kanadako leku batzuetan eta AEB guztietan, hala ere, birpopulazioa lortzea prozesu motela da.
 
== Biologia ==
Arrek 22 urteko bizi itxaropena daukate, batez beste, eta emeek 26koa. Arrak gutxiago bizi dira arrisku gehiago hartzen dituztelako. Orain arte, markarik luzeena izan da 34 urte barrualdean, eta 39 kostaldean. Gehienak hiltzen dira euren bizitzetako lehenengo urteetan harrapakaritza edo ehiza ela-eta. Gatibutasunean, 44 urte arte bizi izan dira.
 
Grizzlyek 5-7 hilabeteko [[hibernazio]]a egiten dute irten zehar, leku epeletan izan ezik. Kaliforniako aleek ez zuten hibernatzen. Denbora horretan, emeak erditu egiten dira euren kumeetaz. Hauek esnea hartzen dute eta indarra pilatzen dute aterako direnerako. Denbora tarte honetarako prestatzeko, janari kopuru handiak kontsumitu behar dituzte, eta 180 kg inguru irabazi dezakete. Ez dute kaka edo txizarik egiten hibernazio guztian. Arrak martxo aldean ateratzen dira, eta emeak apiril-maiatzean. Etzalekuak normalean 1.800 metrotik gora bilatzen dituzte, ipar-aurpegietan. Kostaldean, hartzek denbora laburragoa igarotzen dute etzalekuetan barrualdean baino.
[[Ernaldi]]a 180–250 egunekoa da. Batez beste bi ondorengo edukitzen dituzte, 450 gramo soilik pisatzen dutenak jaiotzean. Ugalketa tasarik baxuena dute Ipar Amerikako lur ugaztunen artean. Emeek modu tinkoan defendatzen dituzte euren kumeak mehatxua egonez gero. Kumeek pisua azkar irabazten dute, 4.5 kg-etatik 45 kg-etara bi urteetan, amen ondoan pasatzen duten denbora. Amek seme-alabak ikusi ditzakete hurrengo urteetan, baina alde bietatik elkarri ebitatzen diote. Hazkuntza aldi hauek kenduta, grizzliak animalia bakartiak eta aktiboak dira, baina kostaldean bat egiten dute erreka, bai eta laku inguruetan, [[izokin]]ak harrapatzeko.
 
[[Dieta]]n, hala landareak nola okela dituzte. Batzuetan ugaztun handiak ehizatzen dituzte, baina sarriagotan erasotzen dituzte kumeak edo zauritutako animaliak, heldu osasuntsuak baino. Halaber, txoriak eta euren arrautzak jaten dituzte.
 
== Gizakiekin harremana ==
[[FileFitxategi:Gorgonia,_Mescalero_medicine_man.jpg|thumb|150px|Gizon apatxe bat hartzaren larruarekin.]]
 
Jatorrizko [[amerindiar]]rek begiratzen zituzten hartzak errespetu eta beldurraren arteko nahasketa batekin. Tarteka, hainbeste beldurra eragiten zuten, ia ez zituztela gizakiek ehizatzen. Horretarako, 10 gerlari ere behar ziren, eta zeremonia bat egiten zuten hori baino lehen, beste gizaki batzuen aurka gerra egiten zutenean bezala. Ohikoa zen indiarrak edo bidaiariak topatzea hartzek eragindako zauriren batekin. Mitologian ere hartzekin lotutako hainbat pasarte gorde dira.
 
Grizzliak agresiboagotzat jotzen dituzte, [[hartz beltz]]ekin konparaturik, batez ere seme-alabak babesten dituztenean. Kalkulatzen da hildako gizakien %70a dela amek hartutako babes rol horiengatik.
 
Bestela, mendeetan gizaki eta hartzen arteko harremanagatik, sortu dituzte "hartz problematikoak" edo zailak, giza jarduetara eta habitatera egokitutako hartzak alegia.
 
Hartz behaketei dagokienez, [[Clark Aintziraren Parke Nazionala eta Babesgunea]], [[Katmai Parke Nazionala eta Babesgunea]] eta [[Kodiak uhartea|KodiakKodiakeko]]eko babesgunea ([[Alaska]]) oso leku egokiak dira grizzlyak ikusteko.
 
== Iruditegia ==
38. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* {{en}}[http://www.mnh.si.edu/mna/image_info.cfm?species_id=416 Grizzly hartzari buruzko informazioa]
* {{en}}[https://vimeo.com/300829054 "Grizzly Country" dokumentala (2018).]