Golden Dawn Orden Hermetikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{erakunde infotaula}}
[[Fitxategi:Samuel Liddell MacGregor Mathers in Egyptian getup.jpg|thumb|Samuel Liddell MacGregor Mathers Egipton.]]
'''Golden Dawn Orden Hermetikoa''' ({{lang-en|Hermetic Order of the Golden Dawn}}) edo '''Urrezko Egunsentiaren Orden Hermetikoa''', [[1888]]an Londresen sortutako isilpeko erakunde [[esoterismo|esoterikoa]] izan zen. Helburu nagusia [[magia]], [[alkimia]] eta [[kabala]] ikertzea zen. Sortzaile nagusiak [[William Wynn Westcott]], [[Samuel Liddell MacGregor Mathers|Samuel MacGregor Mathers]] eta [[William Robert Woodman]] izan ziren. Oraindik-orain orden horren jarraitzaileak mundu osoan aurki daitezke.
 
== Partaide ezagun batzuk ==
11. lerroa:
Elkartea [[Ingalaterra]]n, [[XIX. mende]]aren amaieran sortu zen. Tradizioaren arabera, [[William Wynn Westcott]] eskuizkribu bat aurkitu zuen non hasierako erritoen deskribapena jasotzen zen eta Alemaniako Rosenkreutz Logia batekin harremanetan jartzeko jarraibideak; logia horren burua Ana Sprengel zen. Antza, horren ondorioz, orden berria Alemaniakoaren ''Die Goldene Dämmerung'' erakundearen adarra moduan sortu zen eta "Isis-Urania Tenplu 3.a" izena eman zitzaion.<ref>Ordo R−R et AC − Arthur Edward Waite, from the typescript copy of R A GILBERT. Copyright R A Gilbert, 1976.</ref> Dena dela, Golden Dawnetik hori guztia deskribapen sinbolikoa izan zela esaten zen eta haren helburua benetako maisuen identitatea ezkutatzeko erabili zen.
 
XX. mendearen hasieran jatorrizko ordena zatitzen hasi zen. Horrela, 1905ean, [[Aleister Crowley]]k ''The Equinox'' aldizkaria sortu eta ordena utzirik [[Astrum Argentum]] erakundea antolatu zuen. "Isis-Urania Tenplu 3.a" ere zatitu zen: [[Samuel Liddell MacGregor Mathers]] Imperatorren autoritatea ez zuten onartu eta, A. E. Waite-ren agindupean, "[[Stella Matutina]]" izenekoa sortu zuten; erakunde berriak [[mistizismo]]ari ematen zitzaion garrantzi handiago eta ez magiari eta zeremoniei.
 
Beste tenpluek, [[Samuel Liddell MacGregor Mathers|Mathers]] Imperator moduan onartuz, erakundearen barruan jarraitu zuten. [[1906]]an Mathersek Alpha et Omega Rosenkreutz Ordena sortu zuen; elkarte berriaren helburu nagusia barruko hiru talde batzea zen. Horren arabera jatorrizko Golden Dawn 1905ean desagertu zen.
20. lerroa:
 
== Ordenaren egitura ==
Ordenak hiru talde zituen eta batetik bestera igarotzeko proba batzuk gainditu behar ziren eta, halaber, ezagupen batzuk eskuratu. Hauek ziren:
* Kanpokoa edo Golden Dawn: hemen elkartekide berriak egokitzen ziren. Ikasten ari ziren eta ezaguera esoteriko eta filosofiko batzuk eskuratu arte ezin zuten beste talde batera pasa.
* Barrukoa edo Rosae Rubeae et Aureae Crucis: hemen ikasle aurreratuak biltzen ziren. Kanpokoek talde honetaz ez zuten informaziorik.
* Goi mailakoa: bertan Magister Templi gradukoak biltzen ziren. Ezkutukoa zen eta bizirik zeuden pertsonekin batera, idazle batzuek diotenez, lurraren bizitza gaindituak ziren izaki batzuk ere biltzen ziren.
== Erreferentziak ==
29. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Rosenkreutz elkartea]]
* [[Masoneria]]
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}}:[http://golden-dawn.com/es/index.aspx Egungo talde jarraitzaile bat.]
{{Autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Magia]]
[[Kategoria:Okultismoa]]