Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
190. lerroa:
[[1937]]ko [[maiatzaren 5]]ean [[Jose Antonio Agirre|Agirrek]] eusko operazio militar guztien agintea bere gain hartu zuen. Armei heltzeko edota gotorlekuak eraikitzeko lanak egiteko gai ziren [[Bizkaia|bizkaitar]] guztien mobilizazioa agindu zuen. Guztira 70.000 [[gudari]] inguru bazituen ere, teorian baino ez zen hala denentzako armak ez zituelako. [[Eusko Gudarostea]]ri laguntzera hainbat gudari etorri ziren [[Kantabria]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturiastik]], baina, bortizkeriaz eta estremismoz jokatzen zutenez, euskal herritarrek ez zituzten begi onez ikusi.<ref name=Payne /> Agintea lortu eta berehala, [[Jose Antonio Agirre|Agirrek]] [[maiatzaren 6]]tik [[maiatzaren 14]]rako egunen artean [[Sollubeko gudua]]n zuzendu zuen [[Eusko Gudarostea]]. Gudu hartan, [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[lur laua]] galdu zuen.<ref name= sollube/>
 
[[1937|1937ko]]ko [[Ekainarenekainaren 30|ekainaren 30ean]]ean, [[Enkarterri|Enkarterrietako]]etako [[Turtzioz]] herrian, Eusko Jaurlaritzak euskal lurretan egin zuen azken bilera burutu zuen, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zutela. Herriko La Puente jauregian egin zen biltzarra eta amaitzean, Agirre lehendakariak [[Turtziozko manifestua|Turtziozko manifestu]] ospetsua irakurri zuen, euskal lurretan irakurriko zuen azkena. Manifestu horretan, etsai frankistek eginiko sarraskiak gaitzetsi zituen eta euskaldunen aberria konkistatua izango bazen ere, herriaren arimak bizirik jarraituko zuela adierazi zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Akordio integratzaileak defendatu ditu Urkulluk, elkarrekin aurrera egiteko|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/4940396/turtziozko-manifestua-akordio-integratzaileak-defendatu-ditu-urkulluk/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-08-16}}</ref>
 
== Bilboren galera ==
220. lerroa:
Milaka [[Hego Euskal Herria|hego euskalerritarrek]] jo zuten [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]], baina han ez zuten batere harrera onik aurkitu. Izan ere, gerra zibilaren hasieratik frankisten alde buru-belarri aritu ziren Iparraldeko hautetsi eta hedabide gehienak, baita euskara hutsez argitaratzen zen ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekaria ere. Errepublikaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako eta kolpisten aldeko jarrera horretan, [[eusko abertzaletasun]]aren aurkari zen [[Jean Ibarnegarai]] euskal herritar diputatu antikomunista eta faxista izan zen gehien nabarmendu zen politikaria. Hala, bada, Hego Euskal Herriko iheslariak [[kontzentrazio-esparru|kontzentrazio esparruetan]] sartu zituzten, bereziki [[Gurseko kontzentrazio-esparrua|Gursekoan]].<ref>[[Josu Chueca|Josu CHUECA INTXUSTA]]: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2183/jean-ybarnegaray «Jean Ybarnegaray: Euskaldunen aterpea suntsitu zuen faxista»], ''Argia'', 2183. zenbakia, 2009-05-10.</ref>
 
Guztira, [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzak]]k 150.115 errefuxiatu erregistratu zituen [[1936]] eta [[1939]] artean; Hego Euskal Herriko populazioaren %12 inguru zen hori. Baina ez da inoiz jakingo kopuru zehatza zein izan zen. [[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu Gerra]] bazetorrela ikusita Jaurlaritzak agindu zuen gerran ardurarik izan ez zutenak itzultzeko. 80.000 errefuxiatu inguru itzuli ziren, gehienak [[Hendaia]]ko mugatik [[Irun]]era. Baina sei urte geroago 1945ean II. Mundu Gerra bukatuta gerraren ondorioz ihes egindako 12.000-14.000 herritar inguruk artean jarraitzen zuten deserrian; erdiek, Frantzian.<ref name=":0" />
 
Bilbon frontea hondoratu ahala, iheslari jeltzaleek espioitza eta elkartasun sare eraginkor bat osatu zuten, gerora [[Álava Sarea]] deitutakoa; bertan, [[Emakume Abertzale Batza]]n ibilitako eta inguruko lau emakumek garrantzi berezia izan zuten. Sare hori indarrean izan zen espainiar agintari frankistek 1941eko urtarrilaren 2 eta 3an Sareko 28 kide atzeman zituzten arte, alemaniarrak 1940ko ekainean Pariseko Eusko Jaurlaritzaren egoitzara sartu eta artxibo ezkutu guztiak bereganatzearen ondorioz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=red Álava – Historias de los vascos|hizkuntza=es|url=https://blogs.deia.eus/historiasdelosvascos/tag/red-alava/|sartze-data=2019-03-04}}</ref><ref group="oh">[[José María Lasarte|Jose Maria LasarteLasartek]]k hartu zuen sarea martxan jartzeko ardura, eta [[Luis Álava Sautu]] izan zuen arduradun nagusi; hortik datorkio izena. Hala ere, emakume batzuek egindako lana berebiziko garrantzia izan zuen: [[Tere Verdes]], [[Itziar Mugika]], [[Bittori Etxeberria]] eta [[Delia Lauroba]].</ref>
 
=== Hildakoak ===
[[FileFitxategi:Gerra Zibileko biktimen gorpuzkinak.jpg|thumb|Gerra Zibileko biktimen gorpuzkiak, gehienak identifikatu gabeak, [[Aranzadi Elkartea|Aranzadi Elkarteak]]k bilduak eta [[Duintasunaren Kolunbarioa|Duintasunaren Kolunbarioan]]n jarriak 2018an.]]
{{Sakontzeko|Gerra Zibileko biktimak Nafarroan}}
Nafarroa Garaian, gerra ekintzarik gabe, estimatu da errepresioak zuzenean 3.000 pertsonatik gora hil zituela.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=El Gobierno navarro recopila las exhumaciones de las víctimas del franquismo desde 1939|hizkuntza=es|data=2019-07-04|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190704/el-gobierno-navarro-edita-un-libro-que-recoge-las-exhumaciones-de-las-victimas-del-franquismo-desde-1939|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2019-07-04}}</ref> [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoan]] azterketa zehatzagoa egin da, eta 20.000 hildako inguru zenbatu zituen [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzaren]]ren, [[Gogora Institutua|Gogora Institutuaren]]ren, EHUko Giza Eskubideen Unesco Katedraren eta [[Aranzadi Zientzia Elkartea|Aranzadi Zientzia Elkartearen]]ren artean egindako ikerketa batek<ref name=":1">{{erreferentzia|hizkuntza=eu|izenburua=Gerra Zibilean eta lehen frankismoan izandako hildakoak (1936-1945)|urtea=2019|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza|ISBN=|egileak=Eusko Jaurlaritza (Giza Eskubide, Bizikidetza eta
Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia), Gogora Institutua, EHUko Giza Eskubideen eta Botere
Publikoen UNESCO Katedra, Aranzadi Zientzia Elkartea|argitaratze-lekua=Bilbo|formatua=PDF|url=http://www.gogora.euskadi.eus/contenidos/noticia/20190703_txostena/eu_def/adjuntos/Informe%20violaciones%20DDHH%20en%20Euskadi%20Guerra%20Civil%20y%20Franquismo%20EUSK%20(azke....pdf}}</ref>. Txostenak [[espetxe]] frankistetan 1945 arte hildakoen berri ere jasotzen da, gerraren ondorio zuzen eta erailketatzat jotzen baitira kasu horiek.
 
[[Datu-base]] bat eratu zen 2019an ezagutarazitako ikerketa horren harira, eta bertan 19.547 fitxa jaso ziren; 998 emakumeak dira eta 18.507 gizonak. Gainerako 42en generoa ezin izan da zehaztu. 5.800 hildakoren kasuak [[Gizateriarengizateriaren kontrako krimen|gizateriaren kontrako krimenak]]ak direla ere ondorioztatu du txostenak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gerra Zibila EAEn: 20.000 hildako, gizateriaren kontrako 5.800 krimen|hizkuntza=eu|url=https://sustatu.eus/1562149961|aldizkaria=sustatu.eus|sartze-data=2019-07-03}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Gogora Institutua|abizena=a|urtea=|izenburua=Gerra Zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) izandako hildakoei buruzko txostenaren ondorioak aurkezten ditu Jaurlaritzak|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2019-07-03|url=http://www.gogora.euskadi.eus/albistea/2019/gerra-zibilean-eta-lehen-frankismoan-1936-1945-izandako-hildakoei-buruzko-txostenaren-ondorioak-aurkezten-ditu-jaurlaritzak/aa82-nogogora/eu/|aldizkaria=www.gogora.euskadi.eus|sartze-data=2019-07-03}}</ref>. Datuak xehatuta, [[Bonbardaketa|bonbardaketetan]] 1.363 lagun hil ziren, gehienak Bizkaian (1.170); [[exekuzio]] ustez legalak 895 izan ziren; espetxean hilak 2.252 izan ziren, eta [[Erailketa|erailketatzaterailketa]]tzat hartzen ditu hauek txostenak, zirkunstantziak kontuan hartuta.
 
Prozesurik gabeko erailketen kasuan, txosten horrek bereizketa egiten du errepublikanoen eta matxinoen ekintzen artean. Borrokalari errepublikanoei "[[miliziano]] eta [[Eusko Gudarostea|gudari]]" deitzen zaie txostenean, eta haiei ere horretako 936 hilketa egotz dakizkieke. Francoren aldekoei "matxino" deitzen zaie, eta 1.130 hildako egozten zaizkie (Gipuzkoan gehien, 521). Kasu hauetan bakarrik matxinoen erailketak dira gizateriaren aurkako krimenak, txosten horren arabera. Errepublikanoenak ez dira sailkatzen ahal kategoria horretan<ref name=":1" />: