Elodie Baffalio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Kontzertuak: Gonzalo Etxebarria lotura
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Elodie Baffalio''' ([[Urdiñarbe]], [[Zuberoa]], [[1986]]ko [[otsailaren 2]]a) [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] [[piano-jotzaile]] inprobisatzailea da. Gaur egun Hendaian bizi da.
 
== Prestakuntza ==
Zazpi urterekin abiatu zituen piano ikasketak [[Mauleko musika eskola]]n.
 
Ondoren, [[Baiona]]rat abiatu zen eta bertan jarraitu zuen ikasketekin, [[Maurice Ravel Kontserbatorioa|Baionako Kontserbatorioan]] ikasle izan baitzen 2001eko irailetik 2007ko ekaina bitartean. Hortxe eskuratu zuen pianoko “CEM titulua”, alegia, musika ikasketen ziurtagiria. Zehatzago esanda, ''UV'' delako aipamena (baliozko unitatearen aipamena) lortu zuen ondorengo arloetan: inprobisazio generatiboan, ''basse continue'', idazketa, analisia, musika formazioa, [[Ganbera-musika|ganbera musika]] eta akonpainamendua.
 
Baionako garai honetan pianoaren errepertorio klasikoa Olivier Chauzurekin landu arren, anekdota erabakiorra Patrick Defossez irakaslearekin bizi izan zuen. Izan ere, musika garaikidea jorratzeko asmotan klasera joan eta bertan, ustekabean inprobisazio generatiboa entsegatu baitzuen. Norabide artistiko profesionala finkatu zion ipar orratz garrantzitsua bilakatu zen inprobisazioa une horretatik aurrera.
 
Gero, 2007ko irailean Pariserako bideari ekin zion. Bertan, esperientzia anitz jorratu izan zituen pianoarekin lotuta. Esaterako, 2008ko ekaina bitartean [[Fontenay-Aux-Roses kontserbatorioa|Fontenay-Aux-Roses kontserbatorioan]]n "basse continue" eta klabezina sakondu zituen.
 
Horretaz gain, Pariseko egonaldian zehar, 2010eko ekaina arte, erreportorio klasikoa zein garaikidea landu zituen saio partikular bidez, hainbat piano jolerekin, besteak beste, [[Géraldine Dutroncy]], [[Nathalie Bera-Tagrine]] eta [[Wieslaw Szlachta]] jaun eta andreekin.
 
Gainera, Parisko ESKOLA CANTORUMen formazio hauxe jaso zuen ondorengo jakintza ezberdinetan: armonia, kontrapuntua, orkestrazioa, konposizioa, orkestra zuzendaritza.
 
== Inprobisazioa ==
Pianoarekin izandako esperientziarik aberasgarriena [[inprobisazio]]a izanik, berau bilakatu da, hain zuzen ere, Elodieren lan ildo esanguratsuena. Honetara heltzeko bidelagun izan ditu jarraian zerrendatutako musikariak.
 
Lehenik, Patrick Defossez jauna, Baionako kontserbatorioko irakaslea, erabakiorra izan zen, bere bidez izan baitzuen inprobisazio generatiboaren ezagutza eta sarbide.
 
Bigarrenik, [[Angélique Fullin]] andrea, 2007tik 2009 urte bitartean berarekin izandako klase partikularretan areago barneratu baitzen inprobisazioaren kontzeptuan.
 
Hirugarrenik, [[Alex Grillo]] jauna, 2008 urtean zehar bere taldekako saioetan parte hartzearekin inprobisazioaren mundua sakondu baitzuen.
 
Laugarrenik, [[Frédéric Blondy et Hélène Breschand]] musikalariak, izan ere, 2010 eta 2011 urtetan beraiekin egindako saio kolektiboak zinez azpimarragarriak izan baitziren inprobisazioaren ibilbidean zehar.
 
Azkenik, Joëlle Léandre, Evan Parker eta Jacques Didonato jaun-andreak lagungarri izan ziren erabat inprobisazioaren unibertsoa jorratzeko, beraiekin burututako tailerrak direla medio.
 
== Musika estiloa ==
33. lerroa:
 
== Kontzertuak ==
2008az geroztik kontzertuak eman izan ditu Elodie Baffaliok bai Euskal Herrian (Hendaian, Baionan, Angelun) bai Parisen, bai bakarka bai beste musikari batzuekin batera, hala nola Jesus Aured, Ronnie Lynn Patterson eta Vianney Desplantes jaunekin.
 
Halaber, artearen beste modalitate ezberdinetako artegileekin lankidetzan ere eskaini ditu kontzertuak, besteak beste, [[Gonzalo Etxebarria]] margolari jaunarekin, Maika Etxekopar andre kantulari eta antzezlearekin (''Harian'' ikuskizuna).
 
== Lehen diskoa: ''Mellodi'' ==
 
Bakarka landutako eskaintza originala da ''Mellodi'': Diskoaren azaleko margoan ageri den bezala, tximeleta baten bi hegal bailiran entzungo dira bertako melodiak. Batetik, hegal batean, inprobisazioaren hatsaz eramanak dauden doinuak antzemango dira eta bestetik, beste hegalean, euskal oinarri eta koloreetan errotutako erritmoak eta "basa-ahaideak" nabarituko dituzu.
 
Antzineko eta oraingo euskal kantu ala dantza herrikoiak abiapuntu gisa hautatu ditu. Beraiengan musikaltasuna gailenduko da. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertu egingo da, eta bere ordez, bihotzaren musika mintzo den lekura joango dira doinuak. [[Musika herrikoi]]a sentiberatasunez eta sotiltasunez moldatua eta aldi berean, inprobisatua dago. Izan ere, inprobisazioari leku propioa eman nahi izan baitio Elodiek disko honetan. Horrela kontzertu bakoitzean uneko magia ager daiteke, eta nahiz eta eremu ezagututan izan, kontzertu bakoitza beti berria izanen da. Horretarako, pianoaren adierazteko era ezberdin eta askotarikoak miatzen ditu etengabe Elodiek, soinu-tresnaren musika aberastasuna loratuz. Eta gainera, konposizioak gehitu eta aberastu egiten ditu uneoro, tradizioak eta olerkiak inspiratuta.
 
Laburbilduz, ''Mellodi ''izeneko lehen disko honetan, alde batetik tradiziozko musika ezagutu edo errekonozitu ahal izango da, baina beti ere ñabardura berritzaileekin orraztua. Eta horrela tradizioa beste era batez atxemaiteko parada izanen delarik. Beste alde batetik, pianoa modu ezberdinez entzun eta gozatuko da, jakinez musika klasikoaren kolore harmonikoak eta jazzaren inprobisazio izpirituak ere eragin dutela diskoaren sorkuntzan.
48. lerroa:
* “Harian”, 2018ko martxoak 15, [http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/content/article/2035-iparraldea-bertan-2018 “Iparraldea bertan”] zikloa, Koldo Mitxelena Kulturgunea, Donostia.
* [https://www.sudouest.fr/2019/02/27/du-chant-basque-au-piano-5854852-4171.php Sudoest] egunkarian elkarrizketa , 2019ko otsailak 27.
* " [https://www.radiokultura.eus/index.php?option=com_radiokultura&view=category&id=9&Itemid=112timestamp983#rk_search_keyword radiokultura.eus]" irratian elkarrizketak( musika atala) , [http://france16.coollabel-productions.com:2197/ondemand/radiokultura350/M1801/Elodie%20Baffalio%20Melodie%20eus.mp3 2018ko urtarrilak 25] eta [http://france16.coollabel-productions.com:2197/ondemand/radiokultura350/M1905/Elodie%20Baffalio%20201904%20eus.mp3 2019ko maiatzak 14]
* Euskadi irratia, [https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/6420413/edu-zelaieta-eta-elodie-baffalio-20190520/ “ Arratsean”] saioa, elkarrizketa, 2019ko maiatzak 20
* [http://www.arrosasarea.eus/tag/elodie-baffalio/ “ Arrosasarea”] irratian elkarrizketa, 2019ko ekainak 21.
* https://soundcloud.com/[https://soundcloud.com/elodie-baffalio elodie-baffalio]
* [https://www.youtube.com/channel/UC5QaAheT0awc-EpDSqV58hA Elodie Baffalio - Youtube kanala]
 
{{bizialdia|1986ko||Baffalio, Elodie}}
 
[[Kategoria:Urdiñarbetarrak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko piano-jotzaileak]]