Duintasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Ripa_dignity_allegory.jpg|thumb|Duintasunaren alegoria klasikoa.]]
 
'''Duintasuna''' gizaki baten eskubidea da baloratuta eta errespetatuta izateko pertsona askea eta arrazionala izateagatik, bera izateagatik. Ez da inork kanpotik emandako kualitaterik, baizik eta pertsonak barruan daramana. Ez dago genero, etnia edo beste baldintza sozialen menpe. Etikoki eta moralki esangura handiko kontzeptua da, eta ondorioak ditu zuzenbidean, soziologian eta politikan.
 
[[Kristautasun]]aren funtsean dago duintasunaren ideia, askatasun eta erantzukizunarekin lotuta, eta [[erlijio]] guztietan garrantzi handiko balore moduan hartzen dute. [[Humanismo]]ak, bestela, arrazoitik azaltzen du kontzeptua, lege naturalean oinarrituta. Giza [[autonomia]]rekin zerikusia dauka definizioz.
 
Lehenengo onarpen juridikoa jaso zuen [[Munduko Bigarren Gerra]] ostean, [[1948]]ko [[Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala]]rekin.
 
== Historia ==
[[Giovanni Pico della Mirandola]] filosofo florentziarrak kontzeptua garatu zuen [[Pizkunde]]an, ''De hominis dignitate oratio'' ("Gizonaren duintasunari buruzko hitzaldia") lan handiarekin, [[1486]]an idatzitakoa.
 
[[Immanuel Kant]] filosofo prusiarrak, bestela, [[Ilustrazioa]]ren garaian duintasuna [[morala]]ren bidez azaldu zuen.
 
[[Mortimer Adler]], [[Alan Gewirth]] eta [[Arthur Schopenhauer]] dira beste egile batzuk lan esanguratsuak egin dituztenak honen inguruan.