Diego Galán: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Galan Tangerren bizi izan zen 19 urte bete arte, eta gero, Madrilera lekualdatu zenean, hasi zen gidoilari eta zuzendari laguntzaile lanak egiten. 1967an, berriz, zinema kritikak idazten hasi zen Nuestro Cine aldizkarian —gerora, [[Triunfo]] agerkarian eta [[El País]] egunkarian aritu zen—, eta bere lehen [[film labur]]rak egin zituen.<ref name= "Berria">{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1943/031/001/2019-04-16/zinemaldia-lehen-mailara-eraman-zuena.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Zinemaldia lehen mailara eraman zuena|data=2019-04-16| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
[[Espainiako zinema]] izan zuen bere ikerketa lanaren ardatz, eta hainbat liburu monografiko idatzi zituen [[Fernando Fernán Gómez]], [[Pilar Miró]], [[Emiliano Piedra]], [[Luis García Berlanga]] eta [[Fernando Rey]]ri buruz.<ref name= "Berria"/>
 
Donostiako Zinemaldira, berriz, 1985ean iritsi zen, aholkulari gisa. Hurrengo urtean zuzendari izendatu zuten, eta jaialdiak, aurreko urteetan galdutako A kategoria berreskuratzearekin batera, eraldaketa handia izan zuen barne antolaketan. Hain zuzen ere, 1986an jaso zuen [[Gregory Peck]]ek lehen [[Donostia Saria (Zinemaldia)|Donostia saria]], gerora zinemaldiaren saririk garrantzitsuenetako bilakatu dena.<ref name= "Berria"/>
 
1989an utzi zuen Zinemaldia, baina 1993an itzuli zen, [[Manuel Pérez Estremera]]ren aholkulari gisa. Bi urte egin zituen, eta 1995ean berriro izendatu zuten zuzendari. 2001era bitartean gidatu zuen jaialdia, eta gaur egun jaialdiaren nortasun zeinuak direnak ezarri zituen tarte horretan. Joan den urtean, Espainiako Zinema Akademiak Urrezko Domina eman zion.<ref name= "Berria"/>
 
== Lanak ==