David Merino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
 
== Pilotari ibilbidea ==
Profesionaletan 2010eko uztailaren 4an debutatu zuen. Debutatu berritan, bilakaera handia izan zuen bere jokoan, eta 2012an irabazitako binakako txapelketa hartan jo zuen goia. Profesionaletako bere lehen bi urteetan (2011n eta 2012an) [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakako txapelketa nagusiko]] finalerdietan sartu zen: lehenengoan, [[Juan Martinez de Irujo|Martinez de Irujo]] aurrelaria lagun; eta bigarrenean, 21 urte besterik ez zuela, binakako txapeldun izan zen [[Titin III.a]] aurrelariarekin batera. Geroztik, ordea, ibilbide gorabeheratsua izan zuen, ez zen hasierako joko maila ikusgarri hura jarraikortasunez ematera itzuli, eta ez zuen berriro txapelketa horretako finalerdietara iristerik lortu.<ref>{{Erreferentzia | izena = Imanol | abizena = Magro Eizmendi | izenburua= David Merino, Aspeko pilotaria: “Ni ere harritu ninduen nire bi lehen urteetako bilakaerak” | hizkuntza = euskara | url = https://www.berria.eus/paperekoa/1744/023/001/2016-01-23/ni-ere-harritu-ninduen-nire-bi-lehen-urteetako-bilakaerak.htm | aldizkaria = Berria | argitaratze-data = 2016-01-23 | sartze-data = 2020-07-20}}</ref><ref>{{Erreferentzia | izena = Imanol | abizena = Magro Eizmendi | izenburua = Neguko arantza | hizkuntza = euskara | url = https://www.berria.eus/paperekoa/1753/021/001/2018-01-05/neguko-arantza.htm | aldizkaria = Berria | argitaratze-data = 2018-01-05 | sartze-data = 2020-07-20}}</ref>
 
Daviden anaia [[Miguel Merino|Miguel]] ere pilotari profesional ohia da, eta biak batera erretiratu ziren pilota profesionaletik, 2018ko abuztuaren 10ean, [[Ezkarai]]ko pilotalekuan (Errioxa).<ref>{{Erreferentzia | izenburua = Miguel y David Merino: “Se acaba Aspe, la pelota continúa” | data=2018-08-12 | hizkuntza=es | url=https://www.deia.eus/2018/08/12/deportes/pelota/se-acaba-aspe-la-pelota-continua | aldizkaria=Deia | sartze-data=2019-01-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia | hizkuntza=es | izenburua=David Merino: "Imaginaba que Aspe podía no renovarnos" | data=2018-08-17 | url=https://www.mundodeportivo.com/bizkaia/20180817/451339607234/pelota-david-merino-miguel-merino-aspe.html | aldizkaria=Mundo Deportivo | sartze-data=2019-01-07}}</ref>