Atseginen baratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{lan infotaula}}
'''''Atseginen baratzea'''''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[Jeronimo Bosch]] margolariak eginiko [[Triptiko|triptikoatriptiko]]a da, gaur egun [[Madril]]go [[Pradoko Museoa|Pradoko museoan]] dagoena. Margolariaren lanik ezagunena eta asmo handikoena da.
 
Erdiko panela karratua da (220 × 195 cm) eta alboetako panelak angeluzuzenak (220 × 97.5 cm). Alboetako panelak erdikoaren gainean toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean [[Jainko]]a [[Adam]] eta [[Eva]]rekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana ageri da [[Sexu harreman|sexu jardunean]], eta eskuinekoan [[Infernu|infernuratutakoeninfernu]]ratutakoen tormentuak.
 
Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, [[sinbolismo]]en ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, [[paradisu]] galduaren panorama izan zitekeelakoan.
 
== Historia ==
Bosch margolariaren obra gehienetan bezala, lan honen sorkuntza garaia eztabaidatua da. Batzuek lan goiztiartzat daukate eta 1480ko hamarkadan kokatzen dute. Beste batzuek lan berantiatzat dute, eta 1500-1510 urteen artean kokatzen dute.
 
Norentzat pintatua izan zen ere ez da argi, nahiz eta Nassauko Enrike III.ak aginduta egin zela den usterik zabalduena. Edonola ere, lanaren lehen jabea [[Nassauko etxea]] izan zen, eta lan horri buruzko lehen erreferentziak familia horrek [[Brusela|Bruselan]]n zuen jauregian kokatzen du artelana, 1517an.
 
[[Gilen I.a Orange-Nassaukoa]] zen artelanaren jabe 1568an. Urte hartan [[Fernando Álvarez de Toledo|Albako dukeak]] artelana konfiskatu zuen, Gilen I.a [[Herbehereetako matxinada|Herbeheretako matxinadako]] buruetako bat zela eta. Dukea hiltzean, haren semeak eskuratu zuen, eta gerora [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II.aren]] eskutik [[El Escorial]] monastegian ezarri zen.
28. lerroa:
 
=== Margolana irekita ===
Margolana irekita dagoenean hiru atal bereiz ditzakegu: [[Paradisu|Paradisua]]a, [[Infernu|Infernua]]a eta Delizien lorategia.
[[Fitxategi:El jardín de las Delicias, de El Bosco.jpg|erdian|thumb|663x663px|Atseginen baratzea. Margolana irekita.]]
 
==== Ezker panela: Paradisua ====
Ezkerreko panelean Paradisuaren irudikatzea ikus dezakegu, zehazki Adam eta Evak Jainkoaren bidez ([[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] bidez irudikatua kasu honetan) elkar ezagutzen duten momentua. Eskuinean ikusten den palmondoak ongiaren eta gaitzaren zuhaitza irudikatzen du, tentazioaren sugea kiribilduta agertzen da bertan.
 
Lehen begiradan bake eta lasaitasunez beteriko Paradisu perfektua ikusten ari garela dirudien arren, hobeto begiratuz gero, perfekzio hori apurtzen duten hainbat seinale ikusiko ditugu: animalien arteko borrokak, adibidez. [[Deabru|Deabrua]]a bera ezkutuan agertzen da panel honetan, urmaelean edo arroketako formetan antzeman daiteke.
 
==== Eskuin panela: Infernua ====
Eskuineko panelak infernua irudikatzen du. Goiko aldean infernua modu klasikoan irudikatzen da: kea, sua, tortura... Erdiko aldean Erdi Aroko torturetan ohikoa zen praktika ikusten dugu, hau da, hotza eta beroaren nahasketa.
 
Beheko zatian musika instrumentu ugari agertzen dira, horregatik "infernu musikal" deitu izan zaio zati honi; instrumentuak sarritan sexuarekin lotutako elementu bezala erabiltzen dira. Sinbolismoz beteriko hainbat figura agertzen dira.
 
==== Erdiko panela: Delizien lorategia ====
Erdiko panelean Paradisu faltsua agertzen zaigu, humanitateak [[Bekatu|bekatuarenbekatu]]aren aurrean amore eman eta galbiderantz doanekoa. Gorputz biluzi ugari agertzen dira eta mota guztietako sexu harremanak ikus ditzakegu, baita animalia eta landareen artekoak ere.
 
Beheko zatian fruitu handiak jaten dituzten talde edo bikoteak ikus ditzakegu; fruituek [[Sexu harreman|sexuari]] eta [[Lizunkeria|lizunkeriarilizunkeria]]ri egiten diete erreferentzia. Hemen pertsonak giltzapetzen dituzten egitura bitxiak ere ikus ditzakegu; bekatuan eta lizunkerian betirako harrapatuta geratu direla ikusarazi nahi digu honek. Lakuak ere ez dira garbiak, bekatu guztiak bertatik sortzen baitira. Lakuaren inguruan persona biluzi asko animalien gainean agertzen dira lizunkeria irudikatuz.
 
Deigarria da zenbait animalia eta landareren tamaina, batzuetan gizakiak baino handiagoak baitira. Alderantzizko munduaren ideiaren erakusgarri da hau. Honekin batera, beste ezaugarri nabarmen bat da ez direla gizon eta emakumeak elkarren artean ondo bereizten, baliteke modu honetan egileak esan nahi izatea humanitate osoa zegoela bekatuan.