Rikardo Arregi Aranburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
torrealdia, alfabetatzea
5. lerroa:
'''Rikardo Arregi Aranburu''' ([[Andoain]], [[Gipuzkoa]], [[1942]]ko [[irailaren 22]]a - [[Eibar]], Gipuzkoa, [[1969]]ko [[uztailaren 10]]a) [[euskara|euskal]] kazetaria, euskal saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. [[Joseba Arregi]] politikariaren anaia zen. Filosofia ikasketak bukatu ondoren ''[[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' eta ''[[Jakin]]'' aldizkarietan lagundu zuen. [[Euskaltzaindia]]ri euskaldunen alfabetatzea proposatu zion. [[1969]]an, Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala [[automobil|auto]] istripu batean hil zen, [[Mendaro]] eta [[Mutriku]] artean; [[Ramon Saizarbitoria]] harekin zegoen momentu hartan.
 
[[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEKren]] sorreraren aurrekariak sustatzen ere ibili zen [[1965]] inguruan. Besteak beste, [[Joan Mari Torrealdai]] gaztearekin herriz herri alfabetatze hitzaldiak eta ikastaroak eman zituen, gero [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]] izango zenaren ernamuina.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Torrealdai, Joan Mari|hizkuntza=eu-es|url=https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/osoak/123-joan-mari-torrealdai-nabea|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2019-03-19}}</ref>
 
Bere garaiko Europako mugimendu politiko eta filosofiko nagusiak sakon ezagutzen zituen eta ''Politika estrukturak europear alkartasunean ''izenburuko lana argitaratu zuen ''[[Jakin]]''-en «Europa» izeneko ale berezian (1965). Euskal errealitateari tinko eutsi zion, zentsura garai latz hartan eskain zitezkeen azterketa sozio-ideologiko argienetakoak eskainiz. 1964. urtean euskaltzain urgazle izendatua, 1966ko urtarrilean [[Euskaltzaindia]]ri alfabetatze saila antola zezan proposatu zion, euskaldun helduak bere hizkuntzan ezinbesteko duen prestakuntzaz hornitzeko asmoz. Euskaltzaindiak onartu eta hauxe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera. Proposatu ez ezik, zuzenean hartu zuen parte Rikardo Arregik antolatze lanetan. [[Euskara batua]]ren bultzatzailea, [[Lur argitaletxea]]ren sortzailea ere izan zen. Zoritxarreko auto istripu batek eten zuen haren bizitza, 27 urteak bete aitzin, Euskaltzaindiak Bilbon egin behar zuen bilera batera zihoala.