Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
[[1953]]ko abenduan, Donostian kokatu zen; parrokiarik gabe egon arren, Erreparadorak komentuan ematen zuen meza egunero. Gipuzkoako hiriburuan, euskal kulturaren alde lanean ari ziren [[Antonio Maria Labaien]], [[Manuel Lekuona]], [[Karlos Santamaria]] edota [[Elbira Zipitria]] euskaltzaleekin jarri zen harremanetan, eta alor ugaritan jardun zuen: euskara irakasten, irratsaioak ematen ''La Voz de Guipuzcoa''-n, antzerki lanak idazten, eta abar. [[1956]]an, ezkutuan, [[Paris]]en antolatutako [[Lehen Euskal Mundu Biltzarra|Lehen Euskal Mundu Biltzarrean]] parte hartu zuen. Frankismoko giroak itoa, erbesteratzekotan egon bazen ere, azkenik Euskal Herrian gelditzea erabaki zuen.<ref>{{erreferentzia | izena = Gorka| abizena= Aulestia | url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/72484.pdf |izenburua = Estigmatizados por la guerra | argitaletxea = 237-242. orrialdeak. Euskaltzaindia, 2008, euskaltzaindia.eus |sartze-data=2020-7-12}}</ref> [[1958]]an, haren zenbait lan eman ziren argitara ''[[Euskal Antzerkiak kontu-kontari]]'' izenburuarekin.<ref name="arozena"/>
 
[[1950eko hamarkada]]ren amaieran, [[Jarrai (antzerki taldea)|Jarrai]] antzerki taldeko gazteekin jarri zen harremanetan eta bere laguntza eskaini zien. Taldeari egokia iruditu zitzaionez, [[Victor Ruiz Añibarro]]k idatzitako "Mujeres en Berrigorriaga" komedia euskaratu eta eman zien. [[1961]]-[[1962]]an, Donostiako [[Antzoki Zaharra (Donostia)|Antzoki Zaharrean]], [[Arrasate]]n eta [[Orio]]n taularatu zuten, "Ito edo... ezkondu" izenarekin. [[1964]]an, aldiz, [[Eugene O'Neill]]en "Bestelakoa" (''Diff'rent'') egokitu zuen Jarrai taldearentzat.<ref name="arozena"/><ref>{{erreferentzia | izena = Idoia| abizena= Gereñu Odriozola | url=https://core.ac.uk/reader/44310132 |izenburua = JARRAI (1959-1968), abangoardiako euskal teatroaren ikur | argitaletxea = Doktore tesia, Universidad Carlos III de Madrid, core.ac.uk |sartze-data=2020-7-13}}</ref> Beharrak horrela eraginda, eta bizitzea egokitu zitzaion garaia zela-eta, era askotako lanak egin behar izan zituen hamarkada hartan: [[Arrate Irratia|Arrate]], [[Segura Irratia|Segura]] eta [[Loiola Irratia|Loiola]] irratientzako gidoiak idatzi, [[Ez Dok Amairu]] taldearen lehenbiziko bilkuretan parte hartu, ikastoletako umeentzako abestiak ondu, ''[[Zeruko Argia]]''-ko testuak sortu eta itzuli...<ref name="argia"/><ref name="egunkaria"/><ref>{{erreferentzia | izena = Xabier | abizena = Letona Biteri | url= https://www.argia.eus/argia-astekaria/2195/miren-jone-azurzaren-begietatik/osoa |izenburua = Euskarazko kazetaritza modernoaren zimenduak, Miren Jone Azurzaren begietatik | argitaletxea = ''Argia'' astekaria, 2009ko abuztuak 2, CC BY-SA 3.0, argia.eus |sartze-data=2020-7-13}}</ref>
 
=== Gizalegearen alde konprometitua ===