Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
13. lerroa:
=== Euskal Kantagintza Berriaren aita espirituala ===
[[Fitxategi:Patri Urkizu Nemesio Etxanizi buruz.webm|thumb|263x263px|Nemesio Etxanizen<ref>{{erreferentzia|url=https://ahotsak.eus/lezo/pasarteak/lez-097-054/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> ibilbidea Patri Urkizuren ahotan ([[Euskal Herriko Ahotsak|Ahotsak]] proiekturako)]]
[[1951]]. urtean, Nemesio Etxanizek ''Kanta-kantari'' izeneko kantutegia argitaratu zuen. Hitzaurrean, ederki islatu zuen garai hartako [[euskara|euskal]] musikaren egoera zein zen. Abesbatzetan kantatzeko doinuak, [[otxote]]en musika eta herri kantu tradizionalak kenduta, basamortua zen euskal abestigintza. Inguruko herrietan nagusitzen ari ziren doinu eta erritmo berriek ez zuten islarik gurean, erdarazko eredu inportatuetan ez bazen.<ref name="agote">{{erreferentzia | izena = Gontzal | abizena= Agote | url= https://www.badok.eus/historia/kantagintza-berriaren-sorrera/ |izenburua = Kantagintza berriaren sorrera | argitaletxea = ''Badok'', CC BY-SA 3.0, badok.eus |sartze-data=2020-7-10}}</ref>
 
Kezka horrek akuilatuta, kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen Etxanizek. Hura hasi zen zenbait tango, runba, pasodoble eta modako beste doinu batzuk moldatzen eta euskaratzen. Haren ekarpenak segida izan zuen; izan ere, handik gutxira [[dantza]] talde batzuk -Azkoitiko [[Kontrapuntoak]] eta Bilboko [[Soroak laukoa|Soroak]], besteak beste- hasi ziren kantu zaharrak modu berrian ematen. Eta horien atzetik etorri ziren besteak, egoera irauli zutenak. Tunelaren ilunean argia ikusten hasi zen. Nemesio Etxanizi zor zaio [[Euskal Kantagintza Berria]]ren aitatasuna (espirituala, bederen).<ref name="agote"/>
 
=== Gizalegearen alde konprometitua ===
52. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{badok.info|egilea=Gontzal Agote|web=http://www.badok.info/historia.php?id_edukia=3}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}