Berde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
| h = 120 | s = 100 | v = 100
}}
'''Berdea''' edo '''orlegia''' [[urdin]]aren eta [[hori]]aren arteko [[kolore]]a da [[espektro ikusgarria]]n. 495-570 [[nanometro|nm]] inguruko [[uhin luzera]] duen argiaren izena izatneizaten da. [[Pintura]]n eta kolore-[[inprimaketa]]n erabiltzen diren [[kolore kenkari]]en sistemetan, horia eta urdina edo horia eta [[zian]]a konbinatuz sortzen da; [[RGB]] kolorearen ereduan, [[telebista]] eta [[ordenagailu]]ko [[Pantaila (ordenagailua)|pantailetan]] erabiltzen dena, kolore gehigarri [[Kolore primario|primarioetako]] bat da, [[gorri]]a eta urdinarekin batera, konbinazio ezberdinetan nahasten direnak beste kolore guztiak sortzeko. [[Natura]]n, kolore berdearen eragilerik handiena [[klorofila]] da, [[landare]]ek [[Fotosintesi|fotosintetizatu]] eta [[eguzki-argia]] [[energia kimiko]] bihurtzeko erabiltzen duten substantzia kimikoa. Izaki asko beren ingurune berdeetara egokitu dira, [[kamuflaje]] gisa tonu berdea hartuz. Zenbait [[mineral]]ek kolore berdea dute, [[esmeralda]] barne, [[kromo]] edukiagatik berdez tindatzen dena.
 
[[Erdi Aro]]ko eta [[Aro Moderno]]ko [[Europa]]n, berdea [[aberastasun]]arekin, [[merkatari]]ekin eta [[banka]]riekin eta lotutako kolorea zen, gorria [[noblezia]]rentzat gordeta zegoen bitartean. Arrazoi honegatik, [[Leonardo da Vinci]]ren ''[[Mona Lisa]]''ren jantzia eta britainiar [[Erresuma Batuko Komunen Ganbera|Komunen Ganberako]] bankuak berdeak dira, [[Lorden Ganbera|Lorden Ganberakoak]] gorriak diren bitartean<ref name="Heller">{{Erreferentzia|abizena=Heller, Eva, 1948- ...|izenburua=Psychologie de la couleur : effets et symboliques|argitaletxea=Pyramid|data=DL 2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/470802996|isbn=978-2-35017-156-2|pmc=470802996|sartze-data=2020-05-28}}</ref>. Halaber, tradizio historiko luzea du, [[Irlanda]]ren eta kultura gaelikoaren kolorea bezala; [[Euskal Herria]]n ere [[abertzale]]ek erabilitako kolorea da. [[Islam]]aren kolore historikoa da, [[Paradisu]]ko landaredi oparoa irudikatzen duena. [[Mahoma]]ren estandartearen kolorea zen, eta ia herrialde islamiar guztietako banderetan dago<ref name="Heller" />.