Acomako sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Acoma sarraskia artikulua idatzi dut, ingelesezko orriko informazioan oinarrituta
(Ez dago alderik)

00:17, 18 ekaina 2020ko berrikusketa

Acoma Sarraskia izenak Espainiako koroaren izenean konkistatzaileek Acoma herriari egin zioten erasoari egiten dio erreferentzia. 1599ko urtarrilean izan zen eta orotara 800 eta 1000 acoma herritar hil zituzten, horietatatik 300 zibilak. Erasotik bizirik atera ziren herritarrak 20 urteko esklabotzara zigortu zituzten eta 24 pertsonari anputazioak egin zizkieten.

Sarraskia Castillako koroaren izenean lurrak bereganatzen ari ziren kolonizatzaileen eta Amerikako jatorrizko herria den Keres Acoma nazioaren arteko bataila baten ondorioz gertatu zen.

Testuingurua

1500eko hamarkadaren amaiera aldera, Espainiako koroa Pueblo herriak bizi ziren eremuetan konkista espedizioak egiten hasi zen, Espainia Berria deituriko eremuan sartu eta kontrolpean izan asmo zituzten lekuak. 1595ean, euskal jatorriko Juan Oñate konkistatzaileari Mexiko Berriko Santa Fe kolonizatzeko baimena eman zion Felipe II Espainiako erregeak, gaur egun AEBetako Mexiko Berria estatua.

Aurreko urteetan espainiako espedizioak zebiltzan inguruetan eta Acoma herritarrekin elkartrukeak eginak ziren, gehienak baketsuak. Acoma herritarrak kolonizatzaileak baino gehiago ziren garai horietan. Hala ere, 1598an, Zutacapan, Acoma herriko kazike edo errege eta lider espiritualak, jakin zuen Espainiako emisarioen asmoa Acoma Pueblo indarrez konkistatzea zela. Zutacapanek ere jakin zuen espainiarren asmoa Publon bizi ziren herritarrak lur horietatik bota eta beste haran batean herri berri batean bizitzen jartzea zela, espainiarren aginduetara, Espainiako Koroaren menpe encomiendas gisa ezagutzen zen esklabutza sistemaren pean. Acoma herritarrak beren sinesmenak albo batear utzi eta bortxaz katolizismoa bere egitea behartuko zituztela jakin zuten. Acoma herriaren hondasun materialak eta sinesmenak, agintariak espainiarren agresioari erantzuteko prestatzen hasi ziren.

Juan Oñateren iloba eta soldadu Juan Zaldibar bidali zuten Zutacapanekin biltzera herrian. 1598ko abenduaren 4an iritsi zen, eta Espainiaren izenean zihoazen mandatariek jana eta aterbea eskatu zuten hamasei pertsonarentzat. Acomek ukatu egin zieten, eta talde honek hainbat etxe inbaditu zituen, paretak hautsiz eta hondasunak hondatuz artoa eta oihalak indarrez hartuz, Keres emakume zenbait biluzik utziz beren haurrekin. Acoma herriak erresistentzia abiatu eta borroka hasi zen, Zaldibat eta bere beste hamaika gizon hilez.

Juan Oñatek gertatutakoaren berri izan zuenean, Juan Zaldibarren anaia Vicente Zaldibar deitu zuen, Acoma herria zigortuko zuen espedizioa antola zezan, beste Pueblo guztiek ere jakin zezaten zer gertatuko zitzaien espainiarrei aurre eginez gero. 70 bat pertsonarekin, Vicente Zaldibar abendu amaieran edo urtarril hasieran atera zen San Juan Pueblotik, eta 1599ko urtarrilaren 21ean heldu zen Acomara.

Bataila

Acoma herriaren eta Espainiako Koroaren izenean ari ziren gizonen arteko borroka nagusia hurrengo goizean hasi zen, 1599ko urtarrilaren 22an. Lehen bi egunetan Acoma herriak espainiarren erasoari eutsi ahal izan zion, Zaldibarrek kanoi txikib atekin Puebloren defentsa hausteko plan bat garatu zuen arte. Hirugarren egunean, Zaldibar bera eta beste hamai gizon mesa-ra igo ziren eta Puebloren aurka egin zuten tiro kanoiarekin. Artilleria astuna indartsuegia suertatu zen Acoma herriarentzat, eta Acoma etxeak erretzen hasi zen su erraldoi bat. Konkistatzaileek asentamentua suntsitzea lortu zuten.

6.000 bat Acoma zeuden Pueblon bizitzen 1599an, eta horietatik 2.000 gerlariak ziren. 500 gerlari hil zituzten guduan, baita 300 zibil ere, gehienak emakumeak eta haurrak. Beste 500 pertsona preso hartu zituzten eta Oñatik gogor eta modu askotan zigortu zituen San Juan Pueblo herrian. Oñatek agindu zuen 25 urtetik gorako gizonei oin bat mozteko eta 20 urteko epe baterako esklabu izendatzeko. 24 gizon anputatu zituzten.

12 urtetik gorako emakume guztiak esklabo hartu zituzten 20 urtetarako, baita 12 eta 25 urte bitarteko mutilak ere. Jatorrizko herrietako kide hauetako gehienak misio frantziskarretara edo gobernuko agintarien egoitzetan dispertsatu zituzten. 60 emakume gazteenak ez zituzten errudun jo eta Mexiko Hirira bidali zituzten, konbentu katolikoen artan banatu zizuten. Bi Hope gizon ere preso hartu zituzten. Oñateren gizonek bakoitzari esku bana moztu zioten, eta Espainiaren berri zabal zezaten kontatzeko askatu zituzten.

Ondorioak

Batailan hil ez zirenei esku edo oinen anputazioak egin zizkieten edo esklabu bezala saldu zituzten. Juan Oñateren sarraskia zabaltzen hasi zen, ta azkenean, Espainiako Felipe II.ak zigortu egin zuen. Espainiarrek bahituta zeuzkaten zenbait acomak ihes egitea lortu zuten 1599 eta 1601 artean, eta beren herria berreraiki zuten, gaur egun, oraindik existitzen dena.

Gaur egungo ikuspegia

Sarraskia gai sentibera da jatorrizko herritar hauentzat. 1998an, Espaniak Mexiko Berria kolonia fundatu zuela ospatu zutenean agintariek, Acoma herritar batzuek Juan Oñateren eskultura bati oin bat moztu zioten Alcalde hirian. Ohar batekin aldarrikatu zuten ekimena: "Acoma Puebloko gure anai-arreben omenez Oñateren eskuineko oina kentzeko askatasuna hartu dugu... ez diogu inolako loriarik ikusten Oñateren laugarren mendeurrena ospatzeari, eta ez dugu geure muturren aurrean hori gertatzerik nahi". Darrel Chino izeneko Acoma-k esan zuen: "Barregarria izan zen estatuari oin bat kentzea, baina ez zen batere barregarria izan benetako jendeari hori egin ziotenean".

Oñateren monumentuan eta bisitarien gunean, Estevan Arellano zuzendariak gainbegiratu zuen nola jarri zioten oin berria estatuari. Ondoren ondorengoa adierazi zuen: "Emaidazu atsedena, duela 400 urte izan zen. Ongi dago herra izatea, baina 400 urtez?". 2007ko apirilaren 21ean, AEBetako brontzezko estatuarik handiena jarri zuten El Paso hirian, Juan Oñateren bost metro eta erdikoa. Acoma herritarrak protesta egitera joan ziren eta estatuaren eraikuntzaren aurka egin zuten.

2020ko ekainaren 15ean, Alcaldeko Oñateren estatua kendu zuten Black Lives Matter mugimenduaren protestetatik babesteko. Ekainaren 18an, Albuquerque hirian zegoen beste baten aurkako protestak deitu zituzten, eta herritarrak soka baten laguntzaz berau botatzen saiatu zirenean, zuri supremazisten milizia batek tiroka bi pertsona zauritu zituen. Alkateak estatua kentzeko agindu zuen.