Jean-Luc Godard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Jean-Luc Godard''' (Paris, [[1930]]eko [[abenduaren 3]]a) [[frantzia]]r-[[suitza]]r zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria da. [[Nouvelle Vague]]ko kide garrantzitsuenetako bat izan zen.
 
Godarden lehen filma, ''A bout de souffle'' ([[1959]]), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri baitzituen. Klasizismoa eta erromantizismo indar handikoa, ezkortasunez nahastua, izan ziren Godarden aurreneko garaiko ezaugarri nagusiak. Ordukoak dira, orobat, ''Les carabiniers'' ([[1963]]), ''Une femme mariée'' ([[1964]]) eta ''Pierrot, le fou'' ([[1965]]). Zientzia-fikzioaren generoa ere ''[[Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution]]'' ([[1965]]) filmean jorratu zuen. Bigarren garaian, kezka politikoek eta kontakizunari buruzko gogoetek eragin bizia izan zuten haren filmetan: ''Masculin féminin'' ([[1966]]), ''Made in USA'' ([[1966]]), ''La chinoise'' ([[1967]]), ''Le Gai Savoir'' ([[1969]]) eta ''Tout va bien'' ([[1972]]). Azken urteetakoak dira beste hauek: ''Prénom: Carmen'' ([[1983]]), ''Je vous salue, Marie'' ([[1984]]), ''Histoire(s) du cinèma'' ([[1988]]-[[1998]]), ''Nouvelle vague'' ([[1990]]), ''Hélas pour moi ''([[1993]]), ''For Ever Mozart'' ([[1996]]), ''Allemagne année 90 neuf zéro'' ([[1997]]), ''Éloge de l'amour'' ([[2001]]), ''Liberté et patrie'' ([[2002]]) eta ''Notre musique'' ([[2004]]). Bere azken pelikula ''Film Socialisme'' ([[2010]]) esperimentala dugu.
 
== Kanpo estekak ==