T linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
18. lerroa:
== Garapena ==
[[Fitxategi:T cell activation-es.svg|thumb|350px|right|T linfozitoen aktibazio prozesua]]
T linfozitoaklinfozitoen zelula progenitoreak [[hezur-muin]]ean sortzen dira. Sortu ondoren heldugabeak dira, eta ezin dira B linfozitoetatik bereizi. [[Timo]]ra zuzentzen dira gero, eta hor heltzen dira. <ref> Aldaba, J., López P., Pascual, MM., Urzelai, A: Biología 2. Batxilergoa, Elkar (2006), 365-366 orr. ISBN: 84-783-222-1 </ref>. Timoan dagoen heldugabeko linfozitoari [[timozito]] deritzo. Timoan heldu ondoren, T linfozito guztiak odolera eta linfara abiatzen dira, eta [[gongoil linfatiko]]etan metatzen.
 
[[Antigeno]] batekin topo egiten dutenean lortzen dute T linfozitoek erabateko heldutasuna, orduan aktibatzen baitira. Aktibatzen diren lehenengo linfozitoak Th linfozitoak dira.<ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. II, Ed. Reverté (1998), 415-416 orr. ISBN: 84-291-1871-3 </ref> Mikrobio inbaditzaile bat gure organismoan sartzen denean, [[makrofago]]ek edo [[zelula dendritiko]]ek mikrobio hori irentsi eta gero bere antigenoak aurkezteen dizkiete Th linfozitoei. Th linfozitoek proteina berezi batzuk dituzte euren azaletan (ez dira antigorputzak). Th linfozito ugari daude organismoan, milioika, bakoitzak bere berezko proteinak ditu azalean. Immmunitate humoralean legez, antigeno arrotzak berarekin gehien konplementatzen den Th linfozito mota bat hautatuko du, azaleko proteinak hobekien akoplatzen diren antigeno horrekin dituena.