Txikipedia:Kutsadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
Gaur egungo kutsatzailerik handienak plastikoak dira. Plastikozko boltsak aireak eramaten ditu eta ibaietara edo itsasoetara izuritzen ditu. Beste plastiko batzuek, euriak ibaietara eramaten dituzte, eta hauek itsasoetara. Plastikoak ez dira birziklatzen, txikitu egiten dira, itsaso guztietatik hedatuz. Gainera, itsasoek dituzten korronteak ez dituzte sakabanatzen bakarrik, baizik eta, leku jakin batzuetan, pilatu egiten dituzte. Adibide garbiena, Ozeano Artikoa da. Bertan ez dira ia gizakirik bizi, baina, ala eta guztiz ere, plastiko ugari aurki dituzte. Beste adibide garbia plastikozko irlak dira. Ezagunenak, Ozeano Atlantikoko Iparraldean dagoena eta Ozeano Pazifikoan (handiena dela esaten da) dagoena dira. Ez dira benetako irlak; plastikozko kontzentrazio ugari daukaten itsaso eremuak dira.
 
Plastikoak txikitu egiten dira etengabe eta gero eta txikiagoak egiten dira. Horrel, gujguk ezin ditugu ikusi baina uretan daude oraindik eta animaliak jan egiten dituzte askotan. Asko jaten badituzte, sabela plastikoz betetzen zaie eta ezin dute janaria sartu, eta beraz, hil egiten dira. Gainera, badirudi plastiko zati horiek aldaketak sortzen dituztela bere gorputzetan. Oso larria da arazo hau, eta munduko bizidun guztiak arrizku larrian gaude. Gure kasuan, arrainak jaten ditugunean plastiko nimiño horiek jaten ditugu eta gure gorputzean eragin txarra izaten dute. Kutsatuta gaude, baina kutsadura gutxitzeko ahalegin handiak egin behar ditugu.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]