Gaur egun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Wikipedia:Albisteak orrialdera berbideratzen
 
«Wikipedia:Albisteak» orrira zeraman birbideratzea ezabatu da
Etiketak: Birbideratzea ezabatu da Ikusizko Editorea: kommutatua
1. lerroa:
= Gaur Egun =
#REDIRECT [[Wikipedia:Albisteak]]
'''''Gaur Egun''''' Euskal Telebistako erreferentziazko informazio saioa da, euskaraz ekoiztua eta ETB 1en eguneroko emisioa duena. Teleberriaren euskarazko bertsioa da, ETB 2ko informazio saioa.
 
1983tik dago airean, katearen emisio erregularrak hasi zirenetik. Euskal Herriko gaurkotasun politikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala eta kirol arlokoa du hizpide, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan zentratua, eta neurri txikiago batean Nafarroan eta Iparraldean. Halaber, euskal ikuspuntu batetik Espainiako eta Frantziako estatuen aktualitatea lantzen da, baita Europakoa, Ameriketakoa eta gainontzeko mundukoa.
 
Egunero bi edizio ditu: ''Gaur Egun 1,'' arratsaldeko lehenbiziko orduetan (14:00), eta ''Gaur Egun 2,'' arratsaldeko azken orduetan (20:00). Bi zati guztiz bananduak ditu, legez bi saio desberdin balira bezala funtzionatzen dutenak: informazio orokorrari eskeinitako blokea, eta kirolei eskeinitakoa.
 
== Edukia eta egitura ==
Aurreikusitako gaien agendaren arabera, gaurkotasun orokorrekoak zein kiroletakoak, erredakzioan lehenengo bilera editoriala egiten da goizero. Horrela, saioa gutxi gorabehera bi multzotan banatzen da: bata, Euskal Herriko eta nazioarteko politikari, gizarteari eta kulturei buruzkoa, eta, bestea, kirolei buruzkoa. Ohikoena lehenengo blokeak espazioaren lehen ordu erdia betetzea izaten da, eta bigarrenak, berriz, 10-15 minutu hartzen ditu, lehenengoaren ondoren eta bere menpe.
 
Gaur Egunen nagusi diren kazetaritza generoak, estilo bereko ia albistegi guztietan bezala, albistea, kronika eta erreportaje laburragak dira. Pieza gehienak produkzio freskoak, muntatuak eta egunean bertan idatziak dira, edo denbora laburrekoak materiala lortu eta emititzen den arte, eta minutu eta 20 segundo inguruko iraupen estandarrekoa (01:20). Salbuespen nagusia iraupen ertaineko erreportajeak dira, 3-4 minutu ingurukoak, ''Gertutik'' atalaren pean emanak. ''Gertutik'' erreportajeak ez dira egunero emititzen, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ez direnez (ez dira hard news), aukera ematen dute lanketa lasaiagoa egiteko eta planteatutako gaiak sakonago eta arreta handiagoz tratatzeko.
 
Oro har, sarrerako gortina laburraren ondoren, ''cold intro'' batera pasatzen da. Bertan, eguneko gai nabarmen bati buruzko irudi batzuk agertzen dira, aurkezlearen lokuzioarekin batera. Ez du zertan informatiboki garrantzizkoena izan behar, irudi atsegina edo bitxia izan baitaiteke, abiarazteko erakargarri gisa. Istorio nagusia ez bada, irudi horien ondoren aurkezlea eguneko istorio nagusia kontatzen hasiko da, eta titular-multzo ilara batekin jarraituko zaio. Gertaera bereziki garrantzitsuen kasuan, albistegi osoak edo partzialki monografikoak editatu daitezke.
 
Gaur Egun saioan, baita ETBko albistegi guztietan ere, gero eta pisu handiagoa dute albiste guneetara joandako erreportariekin egiten diren zuzeneko konexioek. ETB1eko albistegiaren kasuan, platoak pantaila handi bat du eskuineko atzealdean, eta bertan kazetariaren irudia agertzen da hitzaldiaren hasieran. Ondoren, ohikoa da erreportariaren irudiarekin batera baliabide-irudi erlazionatuak jartzea, bere interbentzioan zehar.
<br />