Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
75. lerroa:
 
Venezian, bitartean, amaigabeko eztabaidak izaten ari ziren, izan ere, ez ziren ados jartzen zein motako laguntza bidaliko zion Errepublikak Konstantinoplako hiriari. Senatuak itsas armada bat bidaltzea erabaki zuen 1453ko otsailean. Hala ere, atzerapenak gertatu ziren eta apirilean abiatu zen, baina oso berandu borrokan esku hartzeko. Bizantziar morala gehiago suntzitzeko, zazpi itsasontzi italiarrek 700 gizonezkorekin hiritik alde egin zuten Giutiniani heldu zenean. Gizonezko haiek hiria defendatzeko hitza eman zuten. Bitartean, Konstatinok Sultana opariez atsegin emateko ahaleginak egin zituen, baina enbaxadorearen heriotza eragin zuten; bizantziar diplomaziak ere ezin zuen hiria arriskutik libratu.
 
Bizantziarrek setioa luzatu ahal izango zutelako itxaropena zuten, laguntza heldu arte. Horretarako bi estrategia zituzten:
 
Alde batetik, Urrezko Adarreko itsasertzetatik eraso bat gertatu ahal izango zenaren beldur, Konstantikok portuko ahoan defentsarako kate bat ezartzeko agindu zuen. Kate hura, ur azalean geratzen zen egurrezko enborren gainean bait zetzan eta edozein turkiar itsasontzi egotz zezakeen. Izan ere, kate hura ezarri zen 1204an, Laugarren Gurutzadan, erasotzaileek lehorreko defentsei buelta eman zietelako eta Urrezko Adarreko harresitik sartu zirelako.
 
Eta, beste alde batetik, lehorreko harresiak (Teodosiarrak) konpondu eta indartu nahi zituzten. Era berean, enperadoreak Blachernae barrutiko harresia ere gehiago gotortzeko agindu zuen, zati hura iparralderantz ateratzen bait zen. Lehorreko harresia defentsen sistema oso bat zen; lubaki bat bazegoen lehenengo harresiaren aurrean eta horren atzean beste harresi handiago bat. Dorreak 45-55 metro bitartean zeutzan eta harresietan almenak.  
 
== Indarrak ==