Txikipedia:Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Historia: + esteka 1
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
13. lerroa:
Garai hartako {{txp|Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako}} presidentea eta bere garaiko politikari asko, alde batetik pozik zeuden gerran, nolabait, irabazle atera zirelako. Baina beste alde batetik, milioika pertsona nola hil ziren ikusita, imajinatu nola sentitzen ziren. Gogoratu, esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak {{txp|Hiroshima|Hiroshiman}} eta Nagasakin bonba nuklear bana botatzeko agindu zuela. Erabaki horren ondorioz, egun pare batean, milaka eta milaka lagun hil zituzten. Gerran, hori eta beste izugarrikeria asko gertatu ziren. Eta etorkizunean horrelako gehiago gerta zitezkeen...
 
{{txp|New York|New Yorken}} munduko hainbat ordezkari politiko elkartu ziren eta 1948. urtean, abenduaren 10ean, hainbat jatorritako pentsalariren artean adostutako dokumentua bozkatu zen {{txp|Nazio_Batuen_Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusian}}. Ez zuen inork kontrako botorik eman, baina, garai hartan, estatu batzuek abstentziora jo zuten. Gainera, bi estatutako ordezkariak ez ziren bozketa egunean aurkeztu.
 
Adostutako dokumentua bozketa baten bidez onartu zen eta handik aurrera, abenduaren 10ean, {{txp|Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna}} ospatu eta aldarrikatzen da.