Hegoburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
40. lerroa:
 
== Klima ==
[[Fitxategi:Antarctic surface temperature.png|thumb|Antartikako tenperatura]]
[[Negu]] australean (martxoa-iraila), Hego Poloak ez du eguzki argirik jasotzen, eta maiatzaren 11tik abuztuaren 1era, ilunabar garai luzeen artean, erabat ilun dago ([[Ilargia]]ren argiaz aparte). [[Uda]]n (iraila-martxoa), Eguzkia etengabe dago zerumugaren gainean, eta badirudi zirkulu batean mugitzen dela erlojuaren orratzen kontrako norabidean. Hala ere, beti dago zeruan baxu, abenduan 23,5ºko maximoa lortuz, Lurraren ardatzaren 23,5ºko inklinazioari esker. Lurrazalera iristen den eguzki argiaren zati handi bat [[elur]] zuriak islatzen du. Eguzkiaren berotasun falta honek, altitude handiarekin konbinatuta (2.800 metro inguru), Hego Poloak Lurreko klimarik hotzenetako bat duela esan nahi du (hotzena ez den arren, erregistro hau [[Vostok estazio]]tik gertu dagoen eskualdeari dagokio, Antartikan ere).
 
Hego poloa 2.800 metroko altueran dago, baina 3.400 metroko altueran sentitzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The USAP Portal: Science and Support in Antarctica - Course Material|url=https://www.usap.gov/travelanddeployment/1819/|aldizkaria=www.usap.gov|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. Planetaren biraketaren [[indar zentrifugo]]ak atmosferatik ekuatorerantz tira egiten du. Hego Poloa Ipar Poloa baino hotzagoa da, batez ere altuera diferentziagatik eta kontinente baten erdian egoteagatik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Why is the South Pole colder than the North Pole?|hizkuntza=en|url=https://www.scientificamerican.com/article/why-is-the-south-pole-col/|aldizkaria=Scientific American|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. Ipar Poloa itsas mailatik metro gutxira dago, ozeano baten erdian.
 
Uda bete-betean, eguzkiak 23,5º gradu inguruko altuera lortzen duenean, Hego poloko tenperatura altuak -25,9ºC-koak dira batez beste urtarrilean, "Eguneko" sei hilabeteak igaro eta eguzkia jaisten den heinean, tenperaturak ere behera egiten du: -45 °C-ra iristen dira eguzki-sartzearen (martxoaren amaieran) eta eguzki-irteeraren (irailaren amaieran) inguruan. Negu erdialdean, batez besteko tenperatura -60ºC inguruan mantentzen da. Amundsen-Scott basean erregistratutako tenperaturarik altuena -12,3° C-koa izan zen 2011ko [[Gabon]]etan<ref>{{Erreferentzia|izena=Matt|abizena=Lazzara|izenburua=Preliminary Report: Record Temperatures at South Pole (and nearby AWS sites…) {{!}} On the Ice|hizkuntza=en-US|url=http://amrc.ssec.wisc.edu/blog/2011/12/28/preliminary-report-record-temperatures-at-south-pole-and-nearby-aws-sites/|sartze-data=2020-03-29}}</ref>, eta baxuena -82,8 °C-koa 1982ko ekainaren 23an (konparazio gisa, zuzenean Lurreko edozein tokitan erregistratutako tenperaturarik baxuena -89,2 °C-koa izan zen) 1983ko uztailaren 21ean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=How cold is the Antarctic?|hizkuntza=en|data=2007-02-28|url=https://niwa.co.nz/education-and-training/schools/resources/climate/antarctic|aldizkaria=NIWA|sartze-data=2020-03-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antarctic Weather|url=https://icecube.wisc.edu/pole/weather|aldizkaria=icecube.wisc.edu|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. Hala ere, -93,2 °C zeharka satelite bidez neurtu zen Ekialdeko Antartikan, [[A Domoa]] eta [[F Domoa]]ren artean<ref>{{Erreferentzia|izena=Rob|abizena=Garner|izenburua=Landsat 8 Pinpoints Earth's Coldest Spots|data=2015-11-24|url=http://www.nasa.gov/content/goddard/nasa-usgs-landsat-8-satellite-pinpoints-coldest-spots-on-earth|aldizkaria=NASA|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. Hego poloko urteko batez besteko tenperatura -49,5° C-koa da.
 
Hego poloak izotz geruzako klima du ([[Köppen klima sailkapena|Köppen EF sailkapen klimatikoa]]). Basamortu baten antza du, oso euri gutxi jasoz. Airearen hezetasuna zerotik gertu dago. Hala ere, haize indartsuek elurraren haizea eragin dezakete, eta elur pilaketa urtean 7cm ingurukoa da. Amundsen-Scott baseko argazkietan ikusten den domo zaharra partzialki lurperatua dago elur ekaitzen ondorioz, eta domoaren sarrera erregularki suntsitua izan behar izan zen berau deskubritzeko. Eraikin berrienak piloteen gainean altxatzen dira, elurra alboetan pilatu ez dadin.
 
{{Klima
|location = [[Amundsen-Scott basea]]