Jane Marcet: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
4. lerroa:
== Biografia ==
Jane Marcet Londresen jaio zen 1769ko urtarrilaren 1ean eta 1858ko ekainaren 28an hil zen Londresen baita ere. Hamabi neba-arreben nagusiena izan zen, bere aita finantziar suitzar bat zen, ama aldiz, britaniarra zen. Jane Ginebrako familia aristokratak bezala irakasle partikularren eskuz irakatsia izan zen bere etxean. Hauei esker filosofia naturalean, fisikan, kimikan, biologian, historian...murgiltzen hasi zen. 15 urte zituela ama hil zitzaion eta horren ondorioz hainbat ardura hartu behar izan zituen, bere neba-arreben heziketa eta bere aitaren bezeroen zain egotea, haiekin eguneko gaien inguruan hitz egin zezakeen hala nola zientziari edo literaturari buruz. 1796.urtean Italiara joan zen bertan bere marrazketarako zaletasuna garatzen hasi zen eta [[Joshua Reynolds]] eta [[Thomas Lawrence]]ekin ikasi zuen. Geroago, bere marrazketarako erreztasunak bere liburuak irudiztatzea baimendu zion. 1799an bere aitaren bezero batekin ezkondu zen, [[Alexander Marcet|Alexander Marcet]], eta ezkondu bezain laster Londresera bueltatu ziren, bertan bizitzeko. Honek medikuntza ikasketak burutu zituen [[
Jane Marcetek era azkar batean hartu zituen Royal Institutionak aurkeztutako aurkikuntzak eta kimikaren inguruan interesa izanik kimikaren inguruko liburu bat egitea erabaki zuen, liburu hau irakasle partikularrak ez zituzten emakumeentzat bideratuta idatzi zuen. Horretarako bere senarraren laguntza ezinbestekoa izan zen, erabaki honetan Jane liburua egitera animatzeaz gain, liburuan jorratu beharreko gai guztien inguruan eztabaitu egiten zuen berarekin eta bere lagunak aintzat hartzen zituen bere emaztearen proiektua ahalik eta hoberen ateratzeko. Era honetan Marcet andrea ez zuen bere zientzetako ikasketen eta bere familiaren artean aukeratu izan beharrik. Honi esker Jane mundu zientifikoan sartu ahal izan zen eta honetan rol garratzitsu bat lortu zuen.
|