Gernika-Lumo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Bost irudi gehitu: Eliz-Gane txaleta, Catarro Enea, Ezenarro etxea, Udetxea jauregia eta Jai-Alai frontoia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
198. lerroa:
[[Fitxategi:Chillida statue.jpg|thumb|250px|''Gure Aitaren Etxea'' ([[Eduardo Txillida|Eduardo Chillida]])]]
 
* ''[[Gure Aitaren Etxea]]'' eskultura: [[Eduardo Txillida|Eduardo Chillida]] donostiarraren eskultura hau [[1988]]an inauguratu zen Europako Herrien Parkean eta burdin eta altzairuzko txirbilekin nahastutako hormigoiz egina dago. Eskultura honek argi eta garbi bereizitako bi parte ditu: etxe baten barruko aldea bata, eta kanpoaldea bestea. Hormigoizko piezak kanpoko aldea eta barruko aldea bereizten ditu, eta horma handi inguratzaile baten kanpoko aldea eta barrukoa adierazten ditu. Horma hau ez dago etxe bat edo ontzi bat bailitzan guztiz itxita, baizik eta irekita, Batzar Etxera begira dagoen leiho baten gisako irekidura batekin. Irekidura honen sinbologia argia da: gure asabenganako, lege zaharrenganako eta ohiturenganako errespetua adierazten ditu. Aldi berean, metafora bat ere bada, etorkizunerako eta itxaropenerako zubi baten sinboloa alegia, oraina eta geroa lotzen dituena, seme-alaba eta gurasoak erlazionatzen dituena. [[Eduardo Txillida]]k oroimena erdian jarritako hilarriaren bitartez ematen du aditzera. Oroimen horren esanahia bildu eta gaur eguneko formetara dakar (altzairuzko formetara). Gorputz prismatiko sendo/solido batetik abiatuz, elementu oker/konkortu eta zehatzak sortzen ditu. Altzairuzko estela hori ikuslearentzako euskarri eta abiapuntu izan daitekeen behatoki pribilegiatu bat bezalakoa da.
 
[[Fitxategi: Henry_Moore_Guernica_Memorial_(2007).jpg|thumb|250px|''Figura Handia Aterpean'' ([[Henry Moore]])]]