Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
16. lerroa:
== Bizitza ==
=== Loiolako leinua ===
Ignazio Loiolakoa [[AzpeitiaAzpeiti]]ko [[Loiolako leinua]]ren baitan jaio zen. [[Gipuzkoa]]ko familia boreretsua zen, hango [[oinetxe]]aren eta [[dorretxe]]aren jabeak, Gaztelako Erresumaren alde egin zuten [[oinaztar]]en bandoko [[ahaide nagusi]]en aldekoak, [[ganboatar]]ren aurka. [[Gaztelako Erresuma]]ko erregeen arma-zerbitzura izan ziren, behin baino gehiagotan [[Nafarroako Erresuma]]ko monarken aurka, eta [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Aro]] garaian zehar herrialdea suntsitu zuten [[Leinu gerrak|Bandoen Gerretan]] parte hartu zuten. Ildo horretan, Gil Lopez Oñazkoa eta Juan Perez Loiolak bere bost anaiekin batera [[1321]]ko [[Beotibarko gudua]]n izan zuten egitekoa nabarmentzen da; hain zuzen, une horretatik aurrera [[Gaztelako Erresuma]]ren alde jarri zen Ignazio Loiolakoaren familia. Haien oinordekoak, Beltran Ibañez Loiolakoak [[Andaluzia]]ko mairuen aurkako muga-borroketan parte hartu zuen. [[1457]]an Ignazioren aitona Juan Perez Loiolakoa [[Gipuzkoa]]ko udalerrien anaitasunaren aurka altxatzeagatik [[mairu]]en mugetara erbesteratu zuen [[Henrike IV.a Gaztelakoa]]k, eta errege haren aginduz Loiolako dorre handi trinkoa eraitsi zen.
 
=== Ignazio gaztea ===