Doris Lessing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Bere aita, Alfed, armada britaniarreko kidea zen, [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran]] parte hartu eta hankan anputazio bat jasan zuena. Tratatu zuen erizain batekin ezkondu zen, Emily. [[Persia|Persiara]] lekualdatu ziren, gaur egungo [[Iran]], lan kontuengatik. Doris bertan jaio zen eta sei urte bete zituenean, Afrikako kolonia britainiarretara, zehazki [[Hego Rhodesia|Hego Rhodesiara]] (egungo [[Zimbabwe]]) joan ziren, tabakoa, artoa eta zerealak ereiten lan egitera. Bertan bizi izan zen 30 urte bete arte. Bere autobiografiaren arabera, garai hori gazi-gozoa izan zen berarentzat; alde batetik, bere amak zorrotz hezi zuen, baina beste alde batetik, bere neba Harryren alboan gozatu egiten zuen naturaz inguratuta. Horrez gain, diskriminazio arrazialarekin asko sentsibilizatu zen.
[[Kermanxah]]n ([[Iran]]) jaio zen, [[Ingalaterra|ingeles]] gurasoak zituela. [[1925]]ean familia [[Hego Rhodesia]] (egungo [[Zimbabwe]]) britainiar koloniara joan zen bizitzera. 1939an inguruan han ezkondu zen, eta bi ume (John eta Jean) izan zituen bere lehen senar Frank Wisdomekin. 1943an harengandik dibortziatu eta 1945ean [[Gottfried Lessing]]ekin ezkondu zen. Harengandik ere dibortziatu ostean, [[1949]]an [[Londres]]a itzuli eta idazteari ekin zion buru-belarri. Handik urtebetera ''The Grass is Singing'' ([[1950]], ''Belarra kantari'', [[Koro Navarro]]k itzulia) eleberria argitaratu zuen. Idazle konprometitua izan zen, baina [[1954]]an [[komunismo]]az arnegatu zuen, politikarekin erabat desilusionaturik.
 
Bere amarekin etengabeko gatazkak izaten zituen, bere autoritarismoagandik ihesean. Dorisek ikasketak utzi zituen moja katolikoen eskola batean 14 urte zituela; 15 bete ondoren, etxetik alde egin eta haurrak zaintzen lan egin zuen. Autodidakta izan zen, asko irakurtzen zuen, bereziki obra politiko eta soziologikoak. 18 urte zituela Salisbury-ra (egungo [[Harare]]) joan zen bizitzera eta telefonista bezala lan egitera; urtebete geroago Frank Charles Wisdomekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen, John eta Jean. Hala ere, [[1943]]<nowiki/>an dibortziatu egin ziren eta Doris ideia komunistak zituen talde batera batu zen.
 
[[1944]]<nowiki/>an Gottfried Lessingekin ezkondu zen, [[Alemania|Alemaniatik]] erbesteratuta zegoen judutarra, literatura talde marxista batean ezagutu zuena. Harekin bere hirugarren semea izan zuen, Peter. Egonezin intelektual eta literarioak zirela eta eta ama, emaztea eta langilea izateko presioagatik, berriro ere dibortziatu egin zen. Gizonaren abizena kontserbatu zuen liburuak argitaratu ahal izateko. [[1949]]<nowiki/>an, 36 urte zituela, [[Erresuma Batua|Erresuma Batura]] joan zen bere seme gazteenarekin, [[Londres|Londresen]] ''The Grass is Singing'' argitaratu zuen eta Alderdi Komunista Britainiarrean militatu zuen, arma nuklearrak eta [[apartheid]] hegoafrikarra kritikatuz. [[1954]]<nowiki/>an ilusioa galdu zuen eta alderdia utzi zuen, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunare]]<nowiki/>n gehiegikeriaren ondorioz; desilusio hori ''Retreat to innocence'' ([[1956]]) liburuan ikusi daiteke. 1956an, [[Hegoafrikar Errepublika|Hegoafrikara]] joatea debekatu zitzaion, bereziki Rhodesiara.
 
Lessingen osasuna gainbeheran zegoen, hainbat buruko isuri izan zituen. Bidaiatzeko zailtasunak zituenez, Londresen hil zen [[2013]]<nowiki/>ko azaroaren 17an, 94 urte zituela.
 
Bereak dira ere, besteak beste, ''The Golden Notebook'' ([[1962]]), ''The Four-Gated City'' ([[1969]]), ''Briefing for a Descent into Hell'' ([[1971]]), ''Memoirs of a Survivor'' ([[1974]]), ''Shikasta'' ([[1979]]), ''The Marriages Between Zones Three, Four and Five'' ([[1980]]), ''The Sirian Experiments'' ([[1980]]), ''The Making of the Representative for Planet 8'' ([[1982]]), ''The Sentimental Agents in the Volyen Empire'' ([[1983]]) eta ''The Fifth Child'' ([[1988]]). [[1999]]an Katalunia Nazioarteko Saria jaso zuen, [[2001]]ean Letretako [[Asturiasko Printzea Sariak|Asturiasko Printzea saria]]<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Doris Lessing - Fundacion Príncipe de Asturias|data=2007-10-11|url=https://web.archive.org/web/20071011161239/http://www.fundacionprincipedeasturias.org/esp/04/premiados/discursos/discurso730.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-03-01}}</ref> eta [[2007]]an [[Literaturako Nobel Saria|Literaturako Nobel saria]].