Izurde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dolphind.jpg|thumb|''[[Stenella frontalis]]'']]
'''Izurde''' [[Cetacea]] [[itsas ugaztun]]en azpiordenaren barruko hainbat animaliren izen arrunta da. Normalki izurde izenarekin [[Delphinidae]] familiako ozeanoko izurdeak izendatzen dira, baina baita ere [[Platanistidae]] (Indiako ibaietako izurdeak), [[Iniidae]] (Mundu Berriko ibaietako izurdeak), [[Pontoporiidae]] (ur geldoetako izurdeak) eta desagertutako [[Lipotidae]] Txinako ibaietako izurdeak. Gaur egun 40 espezie ezagutzen dira.
 
Izurderik txikienak ''[[Cephalorhynchus hectori maui]]'' azpiespeziekoak dira, 1,7 metroko luzera eta 50 kilogramorekin; luzeenak [[orka]]k dira, 9,5 metroko luzera eta 10 tonako pisuarekin. Espezie askok [[dimorfismo sexual]]a dute, arrak emeak baino handiagoak direlarik. Gorputzak lirainak dituzte, [[igeri]] egiteko guztiz moldatuak, eta aurreko bi gorputz adarrak ere moldatuta dituzte uretan mugitzeko. Ez dira [[foka]]k bezain malguak, baina abiadura handia har dezakete, 55,5 kilometro orduko. [[Hortz]]ek itxura [[kono|konikoa]] dute, azkar mugitzen diren arrainak harrapatzeko. Oso entzumen ona dute, bai airean zein uretan; entzumena hain da ona ezen [[itsu]] direnek ere biziraun dezaketen. Espezie batzuek sakonera oso handia hartzen dute igeri egiten. Ur hotzetan bizirauteko [[koipe]] geruza bat dute.
 
== Etimologia ==