Zaldibarko zabortegiaren hondamendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
osatzen
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
 
Zabortegia [[Eitzaga (Zaldibar)|Eitzaga]] auzoan kokatua dago, [[Zaldibar]]ko lurretan, baina [[Elgeta]], [[Ermu|Ermua]] eta [[Eibar]] ondoan: Elgetako hirigunetik 4 km, Ermukotik 3 km eta Eibarkotik 3,5 km, gutxi gorabehera.<ref name=":28" /> Zaldibarko hirigunea, berriz, 6 bat kilometrora dago; alabaina, tartean zenbait auzo ditu, hurbilago, Sallabente (Ermua) eta Olaerreaga (Eibar) auzoak, besteak beste.
 
Harana geografikoki [[Deba (ibaia)|Deba]] ibaiaren arroan dago. Eitzagako ura isuriak [[Ego]] ibaira doaz lehenbizi, eta honetatik Deba ibaira. Zabortagiaren hondakinetatik isuri likidorik bada, isurialde berean joango dira, ondorioz.
 
2020ko otsailaren 5ean auzoan amaitu zen manifestazio batean, bertako bi bizilagunek hitza hartu zutenean eskatu zuten "Zaldibar argitu" leloa erabili barik, "Eitzaga argitu!" behar zuela hondamendia izendatzeko modua<ref>{{Erreferentzia|abizena=anboto|izenburua=#ZaldibarArgitu “Zaldibar urruti dago, mendien bestaldean. Eskatuko nuke Eitzaga argitzeko”. Oihuak berehala etorri dira “Eitzaga argitu!”|hizkuntza=eu|data=2020T09:21|url=https://twitter.com/anboto/status/1228731033484394496|aldizkaria=@anboto|sartze-data=2020-02-17}}</ref>: "Zaldibar urruti dago, mendien bestaldean", adierazi zuten. Hala ere, hedabideetan, erakundeen erantzunean eta protestako mobilizazioetan Zaldibar udalerriaren izena gailendu da hondamendiaren kokapena adierazteko.
 
== Aurrekariak ==