Scuratiko kobak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Scuratiko kobak''' antzinako kokaleku eta geotopo{{refn|group=ohar|name=a|Geotopoa, Geografian dauden zortzi ikasketa mailetatik txikiena. 1:1000 baino eskala txikiagoetan age...»
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(Ez dago alderik)

09:56, 16 otsaila 2020ko berrikusketa

Scuratiko kobak antzinako kokaleku eta geotopo[ohar 1] bat da. Scurati herrixkatik gertu sortua, Custonaci udalerrian, Trapaniko probintzian. Etxealde bat dago bertan, 1819tik 1900eko erdialdera arte erabili zena[1].

Indusketak

Lehenengo ikerketa arkeologikoak Guido Dalla Rosa markesak egin zituen 1870ean eta Raymond Vaufrey paleontologo frantsesak 1925ean[2].Barruan, gizakiaren presentzia arrastoak zeuden (sukarrizko tresnak, grafitoak...), batzuk Goi Paleolitokoak. Azken indusketak Trapaniko Kultur Ondarearen Superintendentziak egin zituen, Sebastiano Tusaren zuzendaritzapean[3].

Kobak

Bederatzi kobazulo dira guztira. Batzuk Monte Cofanoko natur erreserbaren barruan daude.

  • Mangiapane,
  • Buffa,
  • del Crocifisso,
  • Rumena,
  • Miceli,
  • Cufuni,
  • della clava,
  • Maria Santissima,
  • Abisso del Purgatorio

Mangiapane koba

 
Mangiapane kobaren barrualdea.

Mangiapane koba, handiena, 70 metroko garaiera, 13 metroko zabalera eta 50 metroko sakonera duena, Uffizi leizea ere deitzen da. Leizea 1950eko hamarkadara arte bizi izan zen eta Mangiapane familiarena izan zen. 2004an egindako indusketa arkeologikoetan, Behe eta Erdi Neolitoko historiaurreko zeramika agertu zen. Bigarren kobazulo bat, Mangiapane ere deitua (Mangiapane II), ehun metro mendebalderago dago, amildegi harritsu berean zehar. Leize horretan, 1925ean, indusketa arkeologiko bat egin zen, Raymond Vaufrey paleontologo frantsesak zuzendua, Ugo Rellini arkeologo italiarrak lagunduta. Indusketak, Erdi Brontze Aroko zeramika (Thapsosko kultura) eta bertan behera utzitako sukarrizko aurkikuntza litikoak zituen etxe baten hondakinak argitara atera zituen, Goi Paleolitoaren amaierari buruzkoak direnak (Azken Epigravettiarraren fasea)[4]. Aurkikuntza horietako batzuk Trapaniko Pepoli museoan daude ikusgai, eta gainerakoak, berriz, Palermoko A. Salinas museoan eta Parisko museo etnoantropologikoan daude. Montalbano komisarioren telesaileko Il ladro di merendine atala kobazuloan filmatu zuten.

Jaiotza biziduna

1983tik, Custonaci-ko Presepe vivente di Custonaci - La Natività e i Mestieri Tradizionali izeneko ekitaldia Gabonetan izan da[5]. Inguru horretako nekazarien eta artisauen tradizioak berpizten dituen jaiotza biziduna da, eta herrialdeko biztanle guztiak hartzen ditu barne. 160 bat lagunek parte hartzen dute[6]. Hori dela eta, 2006an Siziliako Ondare Inmaterialaren Erregistroan[7] onartu zuten.

Rumena koba

Izen bereko barrutian kokatua, itsas mailatik 100 metro ingurura, Rumena koba Raimond Vaufreyk esploratu zuen 1925ean, nork inguruko ederrenetakotzat hartu zuen. Hainbat sedimentu eta sukarri aurkitu dira barruan. Labe itxura duen gela bat du kobazuloak, 3 metroko zabalera eta 13 metroko sakonera duena. Gotorleku bezala erabili zen sarrazenoen inbasioetan[8].

2015ean, Sizilia eskualdeko Lurralde eta Ingurumen Departamentuak eta udalerriari esleitutako kudeaketak Rumena koba 1 mundu mailako garrantzia duen geositio espeleologiko gisa aitortu zuen[9]. Kobazuloaren aurreko babeslekuaren oinarrian historiaurreko garaietatik grabatutako zeinu lineal batzuk daude.

 
Koben panoramika

Oharrak

  1. Geotopoa, Geografian dauden zortzi ikasketa mailetatik txikiena. 1:1000 baino eskala txikiagoetan agertzen da. Bertan, arroka-jausiak, etxebizitza edo mikroklima bezalako fenomenoak azter daitezke.

Bibliografia

  • SPOTO, Salvatore (2002): Sicilia Antica, Roma, Newton e Compton argitaratzaileak, ISBN 88-8289-750-8.

Erreferentziak

  1. Grotta Mangiapane
  2. Preistoria e protostoria trapanese
  3. Trapani Nostra
  4. Les subdivisions du Leptolithique italien. Étude de typologie analityque, BPI, LXXIII, 1964, pp. 25 sgg.
  5. Kopia artxibatua, 2020.02.16an kontsultaturik
  6. Sicilia in festa
  7. https://it.wikipedia.org/wiki/Registro_Eredit%C3%A0_Immateriali_della_Sicilia
  8. Pro Loco Custonaci
  9. (PDF) Arta Sicilia 2020.02.16an kuntsultaturik

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scuratiko kobak