Bosnia-Herzegovina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
122. lerroa:
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
3.473.078 biztanle zituen 2013an.<ref name="cityp"/> Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %&nbsp;13,2 dira, 15-24 urte bitartekoak %&nbsp;10,8, 25-54 urte bitartekoak %&nbsp;44,5, 55-64 urte bitartekoak %&nbsp;15,2, eta 65 urtetik gorakoak %&nbsp;16,2. Bizi itxaropena 77,5 urtekoa da; 74,5 urtekoa gizonezkoena eta 80,7 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).<ref name="cia"/>
 
=== Banaketa etnikoa ===
2013ko zenbatespenaren arabera, %&nbsp;52,9 [[bosniako]]ak dira, %&nbsp;30,8 [[serbiar]]rak, eta %&nbsp;14,6 [[kroaziar]]rak.<ref name="cia"/>
 
=== Hizkuntzak ===
[[Bosniera]], [[serbiera]] eta [[kroaziera]] dira mintzaira ofizialak. Hirurak [[eslaviar hizkuntzak|eslaviar hizkuntza]] den [[serbokroaziera]]ren aldaerak dira eta oso desberdintasun txikiak dituzte. Hala ere, azken urteetan bakoitzak bere estandarra garatu du.
 
=== Erlijioa ===
Biztanleen %&nbsp;50,7 [[musulman]]ak dira, %&nbsp;30,7 [[kristau ortodoxo]]ak, %&nbsp;15,2 [[katoliko]]ak, eta %&nbsp;1,1 [[ateo]] edo [[agnostiko]]ak (2013ko datuak).<ref name="cia"/>
 
=== Hiri nagusiak ===
* [[Sarajevo]]: 602.500 ([[2006]]).