Ana Morales: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Ana Isabel Morales''' ([[Bilbo]], [[1969]]ko [[urtarrilaren 27]]a) [[idazle]], [[Itzulpengintza|itzultzaile]] eta [[Hizkuntza-interpretazio|interpretari]] euskalduna eta [[Feminismo|feminista]] da. Bere lanak '''Ana Morales''' deituraz izenpetzen ditu. Itzultzaile lanetan, [[Jane Austen]] euskaratzen nabarmendu da.
 
== Bizitza ==
Bilboko [[San Ignazio (Bilbo)|San Inazio]] auzoan jaio eta hazia, nagusitan euskaldundutakoa da Ana Morales. [[Euskal Filologia]] ikasi zuen [[Deustuko Unibertsitatea]]n, eta [[Genero-ikasketak|genero ikasketak]] egin zituen [[Maryland]]eko Unibertsitatean. 2002an [[Udako Euskal Unibertsitatea|UEU]]k eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHU]]k antolatutako Hizkuntza Teknologia masterra egin zuenean itzulpen automatikoek eta itzulpen-memoriek euskararako zuten erabilgarritasuna aztertu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HIZTEK masterreko graduazio lanak|hizkuntza=eu|url=https://sustatu.eus/1039700795|aldizkaria=sustatu.eus|sartze-data=2019-03-09}}</ref> Itzultzaile eta interpretari lanak egin izan ditu [[Nazio Batuen Erakundea]]n (New Yorkeko egoitzan, ingelesaren, frantsesaren eta gaztelaniaren artean) eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n (ingelesaren, euskararen eta gaztelaniaren artean). Egun, EHUn ari da lanean.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Pasazaite|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.pasazaite.com/translator/Morales/|aldizkaria=www.pasazaite.com|sartze-data=2018-07-04}}</ref>
 
[[Literatura]]ren alorrean, itzultzaile eta sortzaile izateaz gain, dibulgatzailea ere bada Ana Morales, [[Jasone Larrinaga]]rekin batera ''[[Xerezaderen Artxiboa]]'' literatur [[podcast]]a ekoizten baitu, eta hainbat ipuin itzuli ditu proiektu horretarako. [[Bilbo Hiria Irratia]]n emateaz gain, Interneten argitaratzen dira podcast ale horiek.