German Rodriguez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''German Rodriguez''' ( ? - [[Iruñea]], [[1978]]ko [[uztailaren 8]]a) [[Sanferminak|sanferminetan]] poliziak hil zuen 23 urteko [[Euskadigaztea Ta Askatasuna|etakide]]aizan zen. Gazte-gaztetik hasi zen militantzia politikoan; ''Hemen eta Han'' mendi taldetik ETA erakundera pasa zen oraindik ikasle zela. Seigarren asanblada gertatu zenean korronte honen alde egin zuen eta hainbat ardura izan zituen sextakoen artean, geroago [[Liga Komunista Iraultzaile]]ra batuko zen erakundean. [[Iruñerria]]n 1973an izan zen [[greba|greba orokor]]rean buru belarri aritu zen eta urte horretako ekainaren 20an lehen aldiz atxilotu zuen poliziak. Hainbat hilabetez preso egon ondoren [[Bilbo]]n ibili zen denbora batez propaganda klandestinoa egiten eta [[Franco]] hiltzean Iruñera bueltatu zen. Buruzagitza politikotik aldendu zen arren, ikasle eta auzo mugimenduetan lanean jarraitu zuen German Rodriguezek.
 
1978ko uztailaren 8an polizia Iruñeko zezen plazara sartu zen amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta. Eraso gogor horren ostean istilu larriak izan ziren hirian barrena. German Rodríguez istilu horietan hil zen poliziaren bala batek buruan jo zionean, Karlos III.a etorbidea eta Orreaga kalea gurutzatzen diren lekuan. Hilketa honek eragin nabarmena izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herri osoan.
 
Iruñeko peñek eta hainbat elkartek antolatuta, urtero [[uztailaren 8an8]]an omenaldia antolatu ohi dute German Rodríguezen omenezegiten berazaio hil zuten lekuan. Bertan hilarri bat dago gertaera hura gogoratzeko eta duela gutxi Iruñeko Udalak kendu egin bazuen ere, udalbatzak eta herritarren oposizioak monumentua berriz jarrarazi zuten.
 
== Kanpo loturak ==