Metodologia (hezkuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
44. lerroa:
::::*Sustatzen al dute espazioa eta denbora zenbait modutan antolatzea? oSustatzen al dute prestakuntzako ebaluazioa?
::*Programazioa koherentea al da, ikuspegi metodologikotik, talde beraren gainerako programazioekin?
 
== Metodologia aktiboak ==
Azken hamarkadotan, teoriko gehienek '''metodologia aktibo'''ak aldarrikatu dituzte. Ikasleen inplikazioa bultzatu behar da euren autonomia eta auto-erregulazioa lortzeko. Horretarako ikasleak proiektuak diseinatzen, planifikatzen eta garatzen jartzeko metodologiak sustatu nahi izan dira, ikasleen interesguneak hedatzeko asmoz eta ikasleei protagonismo ahalik eta handiena esleituz. Garai bateko [[Lezio magistral|eskola magistral]]<nowiki/>ak saihesteko joera garatuz doa azken hamarkadetan, nahiz eta oraindik ere, maiz irakaslearen azalpenak garrantzitsutzat jotzen diren.
 
Ikasleen zenbait [[Konpetentzia (hezkuntza)|konpetentzia]] garrantzitsu garatzeko, ikasleak taldekatzeko proposamenak gero eta ezinbestekotzat jotzen dira (ikasleek batzuetan banaka ikasi, irakurri edo lan egingo dute, baina gehienetan taldeka, talde handietan zein txikietan, [[talde elkarreragile]]<nowiki/>etan.
 
Ikasteko erabiliko diren baliabideak eta zertarako erabiliko diren (liburuak, gailu elektronikoak, ikasgelak, informatika gelak, liburutegiak, kiroldegiak...) ikasleek euren konpetentziak garatzeko antolatuko dira.
 
Errefortzurako jarduerak eta sakontze jarduerak zehaztu ohi dira ikasleen aniztasunari erreparatuz.
 
== Ikus, gainera ==