Metodologia (hezkuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
 
== Kontrol-galderak ==
Irakasle talde batek, metodologiaz hausnarketak egiterakoan, honako galderak erabil litzaklitzakeː
::*Estrategia metodologikoak lagungarriak al dira zabaltzeko eta finkatzeko neurriak hartzeko nahiz egokitzapenak egiteko?
::*Jardueren antolaketak hainbat laguntza motatarako aukera ematen al du (biren arteko tutoretza, beste heldu batzuen esku hartzea, material osagarrien erabilera, askotariko taldekatzeak...)?
::*Zenbait taldekatze mota (talde-lana, banakako lana...) erabiltzen al dira jardueretan?
::*Ikasgelan ikaskuntza sustatzen duen giroa bultzatzeko prozesuak arautu al dira (motibazioa, parte-hartzea, autoerregulazioa, konfiantza, aintzat hartua eta bere ikaskuntzaren protagonista sentitzea...)?
::*Sortzen al dira autoerregulazio-egoerak, bultzatzen al da ikasleek ebaluazio-prozesuan parte hartzea?
::*Akatsak ikaskuntzarako aukeratzat hartzen al dira?
:*'''Erabaki metodologikoek:'''
::::*Sustatzen al dute ikasitakoa ahoz edo idatziz komunikatzea?
::::*Sustatzen al dute ikasitakoa zenbait modutan irudikatzea? Sustatzen al dute arloen/irakasgaien arteko lotura? Erabiltzen al dituzte metodologia orokorrak edo diziplina arteko metodologiak?
::::*Bultzatzen al dute ikasteko autonomia? Bultzatzen al dute ikasleek erabakiak hartzea? ::::*Sustatzen al dute arazoak konpontzea, sormena, ikerketa, pentsamendu kritikoa, pentsamendu dibergentea...?
::::*Bultzatzen al dute jakintza eraikitzeko berdinen arteko interakzioaz baliatzea?
::::*Jardueren aukeraketa eta antolaketa koherentea al da planteamendu honekin?
::::*Bultzatzen al dute era askotakoak diren eta euskarri desberdinetan dauden informazio-baliabideak eta -iturriak erabiltzea?
::::*Bultzatzen al dute informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu integratu eta esanguratsuan erabiltzea?
::::*Bultzatzen al dute espazioa hainbat modutan antolatzea (erabilera anitzeko guneak, aterik gabeko ikasgelak...)?