José Antonio Nieves Conde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
Familia ugariko semea, aita militarra, txikitatik zinemak erakarri zion. Batxilergoa Segovian egin zuen eta, ondoren, Madrilera joan zen han Zuzenbidea ikasteko asmoz baina, gerra zela eta, ikasketak burutu ez zituen. Madrilen [[Falange Española de las JONS]] alderdi faxistan afiliatu zen. [[Espainiako Gerra Zibila]]rekin, kolpistekin bat egin zuen eta frontera boluntario gisa joan zen. Francok Falangearen eta Karlisten batasuna agindu zuenean, Nievesek bere desadostasuna erakutsi zuen, [[Manuel Hedilla]] falangistaren alde jarriz. Hedilla [[José Antonio Primo de Rivera]]ren bigarrena zen eta batasuna horren aurka azaldu zen; lehen unean Falangearen kontrolarekin egin zen baina, ondoren, atxilotua eta espetxeratua izan zen. Nievesek, bestetik, frontean jarraitu zuen eta infanteriako [[behin-behineko alfereza]] izendatu zuten.
 
Behin gerra bukatuta, Segoviara itzuli zuen eta hango hedabideetan lanean hasi zen. Ondoren, itzuli zen Madrilera non 1939tik 1942ra, [[Primer Plano]] aldizkarian erredaktorea izan zen; aldizkari horretan Fuera de Cuadro saila idazten zuen. [[Pueblo (egunkaria)|Pueblo]] egunkarian zinema kritikoaren lana egin zuen. Zinema munduan ezagunak egin zituen, tartean [[Carlos Fernández-Cuenca]], [[Luis Gómez Mesa]] eta [[Rafael Gil]]; azken horrekin laguntzaile gisa lanean hasi zen 1941an. 1942an kazetaritza utzi zuen, antza denez, egunkariko zuzendaritzarekin arazoak izanez gero. 1946 arte bost filmetan lan egin zuen, besteak beste, ''[[Viaje sin destino]]'' eta ''[[Tierra sedienta]]''. 1946an bere lehen filma zuzendu zuen, [[Senda ignorada]], 24 filmen lehenengoa.<ref>https://www.alohacriticon.com/cine/actores-y-directores/jose-antonio-nieves-conde/</ref>
 
== Sariak ==